Poza eta gero
Poza eta gero
1990, poesia
64 orrialde
84-86766-23-0
azala: Xabier Baztarrika
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1987, poesia
 

 

Bilduz

beldurrez

bila

bildotsik ez hirian odoloik gabe

 

bilduz

sonbreruetan ehun urteko porrotak

zine butaka artean saltzeko

estraperloan

 

beldurrez

zoriona postaz igortzeko inori

bulego haustuetan preso hartzera baino

helduko ez denaren

 

bila

hegoaldea

neguko estrata hutsetako zakarrontzietan enarak paretaren kontra edaten

bildotsak otso larrutan