Poza eta gero
Poza eta gero
1990, poesia
64 orrialde
84-86766-23-0
azala: Xabier Baztarrika
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1987, poesia
 

 

Nonbait utziko nituen zutaz apunteak

paper zurbilen batzuetan

arratsade euritsuekin nahasian

 

nonbait utziko zintudan

arnasa hartzeaz ahaztuta

gaur ni maitatzearekin

 

nonbait utziko zidaten zoriona

zelofan artean

haurrek jan zezaten hamabiak jota

 

nonbait utziko digute oraindik

ergelki maitatzen elkar

amets eraitsien gainean

 

zutaz idazteko jaio bide nintzen mundura