Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Kitarra batek

tom waitsen ahotsa

lapurtuko balu

eta bere akordeetan

euririk ez dagoen lekura eraman

pianoak eta akordeoiak

aspaldidanik mutu dirauten mundura

galdera da

guztiok inozenteak bagina

kale zakur gosetienak ere

klake dantzatuko balu

bere gosea aseturik

ez balego zergatik

zikinkeria artean paseatu beharrik

galdera da

ahots garratz baino lagunik

ez balego

gure alde beltza gogoratuko ligukeenik

zeinarekin

gau bakartietan bat egin

galdera da

ez balego galtzailerik?

ez balego pasiorik?

ez balego lekurik non nekea pausatu ahal?