Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

CUSH

 

Palmera baten itzalean aurkitu dugu goizean

putreek esana zen

fusil bat harean xut zegoela

eta fusilaren alboan gizon bat

beltza

begirada beltza

ikutu bezain laister

ihes egin digu bere arimak

eta ekaitzak hautsi du hamaika pusketan

horregatik ez dakargu gurekin teniente jauna

 

Orduen zalantza argitu denean

nonbait ezkutatuta zeukan basamortuak

errebelatuaren gorputza

gerlariaren odola

horregatik ez dakargu gurekin teniente jauna