Espaloian dago munduaren xilkoa
Espaloian dago munduaren xilkoa
1989, poesia
102 orrialde
84-86766-15-X
azala: Ester Fernandez
Joakin Balentzia
1947, Iruņea
 
 

 

Behin

 

Behin «Esku zikinak» deituriko

obra J.P. Sartre-k idatzi zuen,

eta horrez geroztik denok geureak

gehiago begiratu ohi ditugu...

 

Behin lapurrei eskuak Iran-en

oraindik ebaki ohi zizkietela

irakurri nuen

eta dardaratu nintzen...

 

Behin makina batek lagun bati

hatzak moztu zizkion

eta neuk nolabait

mendekatuko nintzela

zin egin nuen...

 

Une hartan ulertu nuen

behin betikoz zergatik langileek

ukabila altxatu ohi duten.