Kontrarioa
Kontrarioa
2010, nobela
208 orrialde
978-84-92468-19-5
azala: Arrate Rodriguez
Lander Garro
1975, Orereta
 
2014, nobela
 
Kontrarioa
Lander Garro, 2010

Raul Oliveirak xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Oreretako Pontika auzo bazterrekoan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik.

      Amaitzear da urtea, aro berri bati ekin behar diolako estutasuna bultzaka ari zaio, eta nora gabe horretan patuari izkin egiteak zaila dirudienean, Gabriela ezagutuko du, Jose Zarate margolariaren emaztea: argi izpi batzuen bristada.

      Irribarrea kilikatzen duen istorio petrala da “Kontrarioa”, makurkeriara bezainbat lerratzen dena umore eta parodiara, beti kontrastez josirik, samurtasunez bezala mingoski. Galtzaile baten ibili piperrak kontatzen ditu Lander Garroren lehendabiziko nobelak.