Bizitza homeopatikoak
Bizitza homeopatikoak
2008, narrazioak
160 orrialde
978-84-92468-00-3
azala: Lander Garro
Xabier Mendiguren
1964, Beasain
 
2002, narrazioak
1992, ipuinak
1987, antzerkia
Bizitza homeopatikoak
2008, narrazioak
160 orrialde
978-84-92468-00-3
aurkibidea
 
Bizitza homeopatikoak
Xabier Mendiguren, 2008

Bat bitan banatzen den bezala, erdi bi eginda dator Xabier Mendigurenen liburu hau: bi ipuin luzez edo, nahiago baduzu, bi nobela laburrez.

      Lehendabizikoan, Mirande liburu-dendako jabearen uda bateko ametsa harilkatzen du modu komikoan. Opor-ontzi handi batean porturik portu bidaia egin zuen 2002an Greziako uharteetaraino, eta ustekabean Bilbon amaitu zen joan-etorria, Batasuna legez kanpo utzi zutela-eta manifestazio iskanbilatsuan.

      Bigarrenean, Europako Parlamentuko itzulpen zerbitzuan lanean ari den Mertxeren itzulirik garrantzitsuena kontatzen da. Prostata arazoekin okerrera egin duen aita operatzera doazenean, amak telefonoz deituko dio Bruselara: berrogeita hamar urtean aitaren neskamea izaten aspertu dela eta badoala etxetik!, azkar etortzeko, ez daukala itxaroten egoten asmorik.