Enpleguaren arbola
Enpleguaren arbola
2006, nobela
112 orrialde
84-95511-77-0
azala: George Segal
Pablo Sastre
1958, Madril
 
2004, nobela
2002, nobela
2000, nobela
1996, ipuinak
1992, ipuinak
1990, ipuinak
1986, nobela
1984, nobela
Enpleguaren arbola
2006, nobela
112 orrialde
84-95511-77-0
aurkibidea
 

 

AZTARRENAK

 

        Azkenean —ohart naiz— arrunt tipitua geratu zaidan «ideia handiari» nagokiolarik, film bat eta bi ipuin nahi ditut aipatu: Das Kabinett des Dr. Caligari (Robert Wiene), Trois gouttes de sang (Sadegh Hedâyat) eta Le journal d'un fou (Gogol).

        Errusia aldetik ekarpen, nahi bada, partikularrago batzuk eskaini dizkidatenak dituzu: A. Puxkin (Brontzezko zalduna), Varlam Xalamov (La quatrième Vologda), F. Dostoievski (haren Idiota-tik badago, etzaniko letrez, pasarte bat moldatuta gurean), Anna Politkovskaia (Terror en Chechenia), Piotr Smolar (Gloubinka), Ludmila Oulitskaia (Les pauvres parents), Alexandre Ikonnikov (Dernières nouvelles du bourbier)...

        Gure denborako (Victor Hugok hitza erabili zuen zentzuan) «miserableen» lekukotasun interesanteak atzeman ditudan hiru orri-sorta: La misère du monde (Pierre Bourdieu), Ouvrière (Franck Magloire), Dans l'enfer des tournantes (Samira Bellil).

        Lanaz edo-eta, besteak beste, diziplinaz: Jean Pierre Levaray (Putain d'usine), Krisis Taldea (Manifeste contre le travail), Hannah Arendt (Condition de l'homme moderne), Shulamith Firestone (Pour l'abolition de l'enfance).

        Tipi edo handi, oro nahas, beste zenbait helduleku: Robert Walser (Jakob von Gunten), Natsumé Sôseki (Botchan), Monika Zgustova (Los frutos amargos del jardin de las delicias), Pío Baroja (El carbonero), Reiner Stach (Kafka, los años de las decisiones), Fernando Pessoa (Le livre de l'intranquilité), Lao Tse (Tao te king), Matthew Kneale (Les passagers anglais), Alizia Stürtze (Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian).

        Zori oneko beste bi film ere ekarri nahi ditut irakurlearen gogora: Los lunes al sol (Fernando Leon de Aranoa) eta Le goût des autres (Agnès Jaoui).

        Aparteko tokia merezi du nirean Henri Laboriten Éloge de la fuite-k —ez ote bera, Mixak azken aldian esku artean zerabilena? Bertatik, zita bat:

        «Zangoek ihes egiten uzten didaten artean, besoek borroka egiten uzten didaten artean, eta munduaz dudan eskarmentuak zeri beldur izaten ahal diodan eta zer desira dezakedan jakiten uzten didan artean, ez dago beldurrik: ari naiteke. Baina gizakien munduak bere legeak betearaztera behartzen nauelarik, nire nahiak debekuen kontra jo eta kopeta hausten duelarik, nire esku eta zangoak aurreiritzi eta kulturen burdina inplakableetan preso atzematen direlarik, orduan dardar egiten dut, intziri eta negar egiten dut. Espazioa, galdu egin zaitut eta ni baitan sartzen ari naiz. Nire kanpandorreko zuloan ixten naiz eta bertan, burua lainoetan, artea, zientzia eta eromena fabrikatzen ditut».

        Mixak, gainerantzean, bere egunkarira, berak aipatzen duen King Lear-enaz gain, Shakespeareren beste obra hauetatik ekartzen ditu aipuak: Hamlet, Titus Andronicus, Macbeth eta Anthony and Cleopatra. Koskaren solasaldiaren titulua ere (I'th'city of kites and crows) autore beraren Coriolanus obratik aterea da.