Beluna Jazz
Beluna Jazz
1996, nobela
162 orrialde
84-86766-65-6
azala: Iņaki G. Holgado
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1994, poesia
 

 

Zakur ametsa

 

Makinistari ez diote esan zein den daraman kargamentua. Hiroshima eta Nagasakiren gainean bota zituzten lehergailu atomiko haiek hegazkinean eraman zituen pilotua oroitzen du. Abiadore hark bezala, berak ere ez zekien zein zen zeraman merkantzia, baina bere baitarako zegoen, oso argitsua zela bere bizkarrean zeraman hura. Argizko perretxiko atomiko erraldoia ote zen zeramana?

        Kiskalitako lautada zabalen erditik doa trena, ziztu bizian. Makinistak burdinazko markotik ateratzen du burua, ikatzez zikindurik dauzka kopeta eta masailak. Berari ere ezezaguna zaio oraindik sudurreko usna-ildoetatik barneratzen den amapola hosto erreen usain sarkorra.

        Blues da trenaren onomatopeia ulergarri bakarra. Harmonika bat. Trenbidea gorri eta mehe bihurtzen da geroxeago, eta inguru kiskalia izotzezko zuringo. Trena tunelean sartzen da, argi izpi bat begi-ninian barneratzen den erraztasun berdinarekin. Eta bai. Tunelaren hezeak —malko bat— adierazten dio makinistari hipotesirik sinesgarriena dela tunel hori begi ilun bat besterik ez izatea.