Beluna Jazz
Beluna Jazz
1996, nobela
162 orrialde
84-86766-65-6
azala: Iņaki G. Holgado
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1994, poesia
 

 

Amesgaiztoa

 

Basamortu bukaezin baten tolestura kurbatuetan zaldi bat zihoan, erritmo biziz, galop infernalean. Begi opakoak zituen, marmol beltzean landuak, eta itsututa zihoan trostan, urrunean, oso urrunean, zerura ke-ildo fin bat luzatzen zeneko puntua erreferentzia hartuta. Harantz zihoan zaldiak tronpeta urreztatua zeraman lepoan zintzilik. Zaldunaren arrastorik ez zen.

        Zaldunaren arrastorik ez zen inon ere. Ke-ildoa gero eta gertuago zegoen, ordea, eta detaile horretarantz desbideratzen zen ametsa, ezarian-ezarian.