Beluna Jazz
Beluna Jazz
1996, nobela
162 orrialde
84-86766-65-6
azala: Iņaki G. Holgado
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1994, poesia
 

 

Txindasvinto

 

Galileoren dortokak Txindasvinto zuen izena. Noiznahi egoten ziren biak sala nagusian, ikatzez zebilen berogailuaren aldamenean, «ezetz igo berogailuaren gainera» esanez behin eta berriz Galileo, begirada malkotsu eta estatikoa isuriz lur axedrezatuaren gainean dortoka disekatua.

        — Alfertuta habil, Txindasvinto. Bihar goraino igo beharko duk. Tutuaren muturreraino, bai horixe, bihar ez zagok aitzakiarik.

        Gero, dortokari musu eman, eskuetan hartu eta geldirik zegoen ordulariari begiratuko zion, «berandutu egin zaiguk Txindasvinto» erranez eskaileratan gora, bere gelarantz zuzentzen ziren bitartean.