Bizi nizano munduan
Bizi nizano munduan
1996, nobela
176 orrialde
84-86766-64-8
azala: Jim Buckels
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 
Bizi nizano munduan
Itxaro Borda, 1996

Iparraldeko detektibe ospetsuena bilakatu da Amaia Ezpeldoi. Eta zerbaiten jakinminik duenak harengana jotzen du beti; famatzen dutenez, ez baitu inoiz kasu bakar batean ere huts egin... orain arte. «Bakean utzi arte» nobelan ezagutu zutenek ongi dakite hori.

      Amaia Ezpeldoi sentimentalaren bigarren abentura liburua da, beraz, «Bizi nizano munduan». Baina oraingoan askatu beharreko misterioak dexente korapilatsuago bihurtu zaizkio. Ez da erraza izango amaiera zoriontsua.

      Laurogei urteko Ameztoi aitona laborariak eskatu dio bere emazte Maienaren aztarnak bila ditzan, ezkon-gauean ihes egin zuenetik ez baitu haren berri jakin. Eta bizi bada, hari eman nahi dizkio etxea eta lurrak.

      Eta jakin al duzue Mauleko Xardoi markako espartinak ez direla bertan egiten, Asian baizik? Langaltze sasoi mingarriotan, nor da espartina sonatu hauen trafikatzailea?

kritikak:
Denona den eta inorena ez den basamortu hori, Xabier Aldai, Euskaldunon Egunkaria, 1996-07-06
«Aspaldi honetan ondo bizitzera ohitu garela erraten dit liburu honek ahosabaian eta bihotzean zapore mingotsa eta erre gustua utziz hurrenez hurren».
Mintzoaren odola, Xabier Mendiguren, Argia, 1996-07-07
«Istorioari ez zaio akatsik falta, egia esan. Baina hegoaldean sortu diren zenbait obra teknikaz perfektuagori gustura emango nieke honen adierazi-gogo eta indarra».
Mundu isila, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 1996-11-02
«Itxaro Bordak liburu honetan euskararen aldeko aldarrikapen ozena egiten digu. Bakardadetik egin ere. Errealitatea tristea baita Iparraldeko Zuberoako mugetan».