Iturria
Iturria
2019, nobela
248 orrialde
978-84-17051-31-0
Azala: Lander Garro
Unai Elorriaga
1973, Algorta
 
2014, nobela
 
Iturria
Unai Elorriaga, 2019

Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.

      Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi... Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.

      Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2019-11-25)
bideoak:
Artefaktua (2020-01-10)
Gure kasa (2019-11-26)
kritikak:
Idazlearen mamuak eta mamarroak, Aiora Sampedro, Berria, 2019-11-17
«Ipuinen estetika surrealismoaren eta absurdoaren artean dabil. Pertsonaien ekintzak usu ulertezinak gertatzen dira magiarentzako lekua dagoen dimentsio batean ulertzen ez badira. Errealismo magikoaren ukituak ditu, beraz, Elorriagaren fikzioak».
Idazlearen bila, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-11-30
«Liburuan gauza gehiago aurki daitezke, adibidez, zahartzaroaren gaineko hausnarketa zedarritu dezakeen planteamendua. Eta ez da atal antologikorik falta. ».
Unibertsaltasunaren bila, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2019-12-14
«Arketipoez ari garela, Barturen eta Iturria bikoteak Borgesen lanetan maiz azaltzen den erregea eta aszeta bikotea dakar gogora. Liburu ausarta idatzi du Elorriagak, zalantzarik gabe».
Magiarik gabeko errealismoa, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2020-04-11
«Bizitza behatzeko idazlearen begirada pertsonala gorde du liburu honek. Pertsonala? Bai, berea. Gorde? Ezkutatu, baiki. Eiki. Desio diskretu bat naski. Naski? Bai, noski! Desio? Bai, obsesio! Obsesioa ez da ona, ez osasunerako ez literaturarako!».
Europa. Elorriaga. Hibridoa, Eneko Barberena, goiena.eus, 2020-10-04
«Barturen pertsonaia aparta da, bizia bere elkarrizketatan, sumendia bere gogoetatan eta bitxia zeharo. Heriotza hurbil sumatzen du eta horrek abiada ematen dio liburuari».