Baionak ez daki
Baionak ez daki
2015, narrazioak
120 orrialde
978-84-92468-73-7
azala: Lander Garro
Bea Salaberri
1979, Donamartiri
 
 
Baionak ez daki
Bea Salaberri, 2015

Baionak ba ote daki zenbatekoa den euri uhar baten gozoa, lantokian partekatzen ari diren bixkotxaren ahalmena. Baionak ba ote daki zerk eragiten dien zirrara zubi gainetatik datozenei, noiz elkartzen diren isilpekoez mintzatzera, nola egiten duten aitzina. Baionak ba ote daki haren altzotik urruntzeko gogoa sortzen duela sarritan.

      Bea Salaberriren lehen narrazio liburuak eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan. Kontu tipienei begira, detaileetan atseden harturik, idazlearen estilo soilaz landutako begiradok funtsezkoa den hartara astiro hurbildu nahi gaituzte.

bideoak:
Sautrela (2015-10-16)
kritikak:
Idazle berri bat, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Berria, 2015-10-15
«Bea Salaberri deitzen da idazle berri hori, eta biziki pozten nau haren aipamena egitea kronika honetan, ez bakarrik gaztea eta emaztea delako, baina ere preziatzen dudalako haren hizkuntza zorrotz eta poetikoa, eta idazten duenaren zintzotasuna».
Besterik da atsegina, Aritz Galarraga, Deia, 2015-10-31
«Bea Salaberriren narrazio labur eta pertsonalak aurretik irakurri dituenak sorpresarik ez agian, gehixeago irakurri ez dituenak, baina seguru, batzuek nahiz besteek, atsegin hartuko dutela Baionak ez daki honetan zer ezkutatzen den jakitean».
Hobe Baionak jakinik, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2015-11-09
«Baionak ez daki irakurri ondoan, ez dugu Parisen beharrik, ez Parisek jakiterik ere. Donamartirik badaki eta haren partikulartasunaren beharra daukagu, ukan ere. Erran nahi baita, ez dugu zertan Parisek jakiterik behar, unibertsalak izan ahal izateko».
Baionak ez daki, Fermin Etxegoien, www.ferminetxegoien.com, 2015-11-11
«Balio digu, hobe esan, hegoaldekoi. Iparraldeko idazleen bitartez berez gertatu beharreko, baina gero gutxitan gertatzen den —liburu honekin bai, zorionez— bikoiztasun zelebre-deliziusak harrapa gaitzan: iparraldeko euskaldunak existitzen baldin badira? hegoaldekook ere, objetiboki, existitzen garen seinale!».
Unearen alkimia, Hasier Rekondo, Berria, 2015-11-15
«Salaberrik ez du arazorik aurkituko zoriontasunaren aurkako tabuak ezbaian jartzeko, liburu lar depresiboetan behin baino gehiagotan murgildutako iruzkingileak ahalegin hori eskertzea besterik ez du».
Egunerokoaz, Javier Rojo, El Correo, 2015-11-21
«Garrantzitsuena, egunerokotasunetik atera daitekeen sentsazioa, egunerokoa berezi eta unibertsal bihurtzen duena. Eta hori idazle trebearen eskuari zor zaio, literatur hitzari esker lortzen baitu oharkabean pasa daitekeen xehetasun txiki bat munduaren metonimia izatea, elipsia lagun».
Baionak ez daki, Alaitz Andreu, Aizu!, 2016-01-00
«Aipagarria da narrazio labur horiek zeharkatu dituen estilo poetiko bezain soila, eta, halaber, iparraldeko mintzairari dagokion hiztegia».
Baiona bada, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2016-01-30
«Momentua ez baita ekintzara mugatzen, ezta hark eragindako pentsamenduetara, gogoeta zein oroitzapenetara, ezta kokalekuaren ezaugarrietara edota hura jazotzen den eguneko ordura».
Bizi gara, bizi!, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2016-09-18
«Esperientziak eta emozioak ere ekartzen ditu memoriaren bidez, hala nola, haurretan hain bereziak diren zabuak edo txangoak eta hauek sorrarazten dizkiguten sentsazioak».
Azpialdeko korronteak eramaten zaituenean, Laura Mintegi, 111 aldizkaria, 2016-11-00
«Begi bistakoa da lexikoak duen garrantzia Salaberrirentzat, arrotza eta aberatsa mendebaldeko hizkera erabiltzen ohituago daudenentzat. Badu maitasunetik hizkera lantzea, eta badu ihesetik ere bai, hitzek lortuko balute bezala ezkutatzea pasarte askok duten zama emozionala».