Euli-giro
Euli-giro
2013, narrazioak
144 orrialde
978-84-92468-47-8
azala: Lander Garro
Uxue Alberdi
1984, Elgoibar
 
2020, kronika
2019, saiakera
2017, nobela
 
Euli-giro
Uxue Alberdi, 2013

Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak.

      Baserri zaharrean bizitzen hasi den bikote gaztea, mutilaren familiarengana bisitan joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira etorritako neskame xaloa, bere bulegoan kanpotarra dirudien abokatua, poliziak zorrotz galdekatutako idazlea, esku ezkerra galdu zuen biolontxelista… dira narrazio hauek habitatzen dituzten pertsonaietako batzuk.

      Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari da arduraz: prosa gardena da kontaeran, bizitasuna dauka erritmoan, aberatsa da detaileetan, zorrotza da estrategian.

bideoak:
Sautrela (2013-10-28)
kritikak:
Alderdi aztoragarria, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-10-18
«Errealitateak badu alderdi aztoragarri bat. Ez da beldurra sortzera ailegatzen, itxuraz normala da-eta, baina ezinegon moduko bat uzten du bere atzean. Alderdi siniestroa, parte txarrekoa nonbait, baina definitzen zaila dena, atzeman ezin dugun presentzia leun bat baino ez dirudiena».
Matrioxka asaldagarriak, Hasier Rekondo, Berria, 2013-10-27
«Alberdik argiro erakusten du, euli-giroak ez diola enbarazurik egiten narrazioaren tramoia eraikitzean, ez dela ezeren beldur ohituraren gonbitoari aurre egiteko, matrioxka narratiboz jositako liburu eder hau lekuko».
Apustu orokor bat, Aritz Galarraga, Deia, 2013-11-09
«Iruditzen zait apustu bat egin duela Uxue Alberdik. Apustu orokor bat, aldaketa batzuk edo, nahiago bada, erabaki hartze batzuk inplikatu dituena eta, noski, ondorioz, emaitza batzuk».
Dena ez dago gure esku, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2013-11-24
«Gure buruarengan eta gure bizitzan besteek eta inguruneak duten eragina eta dena kontrolatzeko ezintasuna hor dagoela aldarrikatzen du, bizitzaren euli giroan dena ez dagoelako gure esku».
Giza-misterioen erraietatik, Iraitz Urkulo, Berton, 2013-12-08
«Alberdiren literatura sorkuntzan bilakaera interesgarri baten lekuko izan naizelako sentipenarekin itxi dut liburua, aulkiekin gora eta behera zebiltzan Alberdi hura, oraingoa baino askoz xaloagoa zena eta formarekin esperimentatzeari garrantzi handiagoa ematen ziona, faltan bota ez ote dudan zalantzaz».
Euli-giro, Itziar Egibar, Aizu!, 2013-12-09
«Ipuinak ez dira irakurtzen amaitu ondoren sentsazio atsegin eta baketsua uzten duten horietakoak. Alderantziz, tarteka umore ukituak aurkitu arren, oso bakanak, tristura, ezinegona, kezka, baita nazka ere, eragiten dute gehienek».
Euli-giro, Hasier Rekondo, Berria, 2014-01-03
«Ustekabez betetako narrazio hauetan zehar, Uxue Alberdik literatur ibilbide sendoa eraiki duela agertzen du. Narratzeko gaitasun natural eta landu baten jabe, matrioxka gisa antolatzen dituen istorioetan erraztasunez igarotzen da oinarrizko errealismotik errealismo magikora».