Poesia kaiera
Poesia kaiera
June Jordan
itzulpena: Ane Garcia Lopez
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-43-3
June Jordan
1936-2002
 
 

 

Poema hauek

 

Poema hauek

iluntasunean

egiten dudan zerbait dira

zu atzitu nahian

edonor zarela ere

eta

prest al zaude?

 

Hitz hauek

harri dira ihesi doan

uretan

 

Hezur-lerro hauek

nire leraren eta maitasunaren beso etsiak dira.

 

Arrotz bat naiz

nire inguruko arrotzak

gurtzen ikasi nahian dabilena

 

zu edonor zarela ere

ni edonor bilakatzen naizela ere