Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Azken gutuna

 

Oi zu nire maite kuttuna

oker nenbilen.

Ez zinen zu ez zinen zu

edo zu baino ez zinen

eta nik maite zintudan bestea.

 

Izatea zu izatea

zure izena eramatea

zure begiekin ikustea

eta zuk ni ezagutzea

aski arrazoi niretzat.

 

Zer eginen dut orain

amodio honekin gutunekin

idatzi nituenak norentzat

zer egin orain bizitzarekin

naizenarekin bertsoekin

orain grazia egiten didaten berekin.

 

Pentsatu nuen dena uztea

pentsatu gasa irekitzea

damu zait ez izatea jada

komentua aukeran.

 

Egunez egun nire burua ikusten dut

zu ikusten eta grazia egiten dit

eta bururatu gasa irekitzea

eta beti dut atzeratzen.

 

Pentsatu beste gauza batzuk ditut pentsatzen

agian bestea zarela

agian gau batez

azal bat apurtuko dela

mirari batek zu entregatu

eta ikusiko dudala zu zinela

maite izan nuena maite dudana.

(d/g, 1992an aurkitua)

 

Última carta

Oh tú amor de mi vida / me había equivocado. / No eras tú no eras tú / o no eras más que tú / y yo te quise al otro. // Que fueras tú que fueras / que llevaras tu nombre / que vieras con tus ojos / y que me conocieras / ya me justificaba. // Qué voy a hacer ahora / con este amor con cartas / que escribí para quién / qué haré ya con mi vida / con lo que soy con versos / que ahora me hacen gracia. // Pensé en dejarlo todo / pensé en abrir el gas / lamento que no sea / ya posible un convento. // Día a día me miro / te miro y me hace gracia / y pienso abrir el gas / y siempre lo postergo. // Pienso otras cosas pienso / que tal vez seas el otro / que quizás una noche / se rompa una corteza / que un milagro te entregue / y vea que eras tú / el que quise el que quiero.