Poesia kaiera
Alfonsina Storni
itzulpena: Uxue Alberdi
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
itzulpena: Uxue Alberdi
2017, poesia
64 orrialde
978-84-92468-96-6
Alfonsina Storni
1892-1938
 
 

 

Injustizia

 

Hamar urte nituen orduan.

Sos batzuk lapurtu

zituzten amaren diru-kutxatik.

Igandea zen... Gogoan dut!

 

Errudun jo ninduten,

injustuki, eta nire lotsari

egindako erronka hementxe,

barru-barruan, iltzatu zitzaidan.

 

Gogoan dut gau hartan

nire ohatzean etzanda

anarkia-ernamuin bat heldu zela

nire burmuinean iniziatzera.

 

Injusticia

Tenía entonces diez años. / Robaron algún dinero / De las arcas de mi madre. / Fue un domingo... ¡Lo recuerdo! // Se me señaló culpable / Injustamente, y el reto / Que hicieron a mi vergüenza / Se me clavó aquí, ¡muy dentro! // Recuerdo que aquella noche / Tendida sobre mi lecho / Llegó un germen de anarquía / A iniciarse en mi cerebro.