Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Miriam

 

Nondik datorkizu ile beltz hori,

almendra hotsa duen izen gozoa?

Ez duzu distira egiten, gaztea zarelako soilik —

goiza da zure lurraldea, duela mila urtetik hona.

 

Hitzeman Jeriko, esnatu salmo-liburuak,

jaria daitezela zure eskutik Jordango iturburuak,

eta ezustean, harri bihur hiltzaileak,

bai eta, une batez, zure bigarren lurraldea ere!

 

Ukitu harrizko bularrak eta egin miraria,

har dezatela azpian malkoek harria.

Eta bataia zaitzatela haien ur kiskalietan.

Izan oraindik arrotz, gu geu ere areago arroztu arte.

 

Elur bat eroriko da zure sehaskan maiz.

Izotz hotsa adituko da irristailuen azpitik.

Garaitua izango da mundua, ordea, lo betean zaudela.

Atzera ekarriko ditu urak Itsaso Gorriak!