Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

482 (461)

 

Aurpegi eztia — estaltzen dizugu —

Ez zutaz nardatuta —

Zu gutaz akituta zaudelako baizik —

Gogoan har — orain joaki zarela —

Zure atzetik joanen garela harik eta

Zuk Gure berri — gehiago ez izan arte —

Eta gero — uzkur — etxeratuko garela

Zure berri Ikasten jarraitzeko —

 

Erakustea aski dugun Maitasun

Eskasari errua egotzita —

Orain — hartu nahi bazenu —

Ugarituta — goxoa — Ehunkoiztuta