Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-38-X
Karlos Linazasoro
1962, Tolosa
 
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-38-X
aurkibidea
 

Gelditu egiten da denbora.

 

Kuadernoa ireki eta txinar tintak

lehen hitz ttikiak idazten ditu

abendu hotz baten azken egunetan.

 

Irmoa da memoria, misteriotsua.

 

Telefonoek ez duten jotzen eta buzoia

—hainbeste maite genuena— odolustu

egiten da neguaren altzo traidorean.

 

Luma estutzen dut eta musika jartzen.

 

Badakit, ordea, kuadernoa ixtearekin bat

denborak bere martxa hartuko duena,

herioa izanen duguna zain kalearen bueltan.

 

w1990