Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

Kontzertua

 

Lore hotzak odoleztatzen ari da

Soinujolearen alanbre dardartia

  Ez nau Maialenek ezagutzen

 

Piku sortak hegaldatzen ari dira

Kantariaren garrobi urdinargitik

  Txakurra kateak gosaltzen ari da

 

Eskusoinua lurjota dago dorre zurian

Karobietan taloak erretzen dituzte goizero

  Ez nau mahaiak ezagutzen

 

Ur azpian gorde dinat musu goxoa

Eta amuarrainek hozka egin zioten

Lur eztian gordinik masustatxoa

  Higan lo Maialentxo

 

Gau argietan hontzak telebistan dantzan

Eta lizarrak kilkerrekin ihintzari tiroka

Ilargitan ohantze trikua balantzaka

  Higan lo

 

w1989