Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-32-0
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2019, narrazioa
2007, nobela
1986, poesia
 

agurra

 

Orain ezikan, besteetan ere

ez dinat bizkarrik emango, Maddi,

baina bihar arte, bederen, ez itzan

suzko igitai zorrotzok itzali.

 

Irri maltzurrez txikitu dinate

mila pusketan mailu baldar hau

ta Thor traste honek, azken aldean,

fandangoan aritzeko gogo gutxi.

 

Zitroin garratzez eskribituta

bidaltzen dizkinat seinale goriok,

hitzaren sotoan miatu nahi badun

txaparen gainetik pasa itzan.

 

San Juan bezperan Venezian dinagu

San Marko plazan enkontrubide bat,

inguratzen bahaiz, ez itzan ahaztu

denbora bateko karramarro zaharrak.

 

          w1985