Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-19-3
Rikardo Arregi
1958, Gasteiz
 
 

Zeruaren kartografia

 

Eta gauez zeruari begira,

izarren bide sotilak antzeman,

mugimendu geldiezin haietan

denboraren zorabio eztiak

buru-begiak mende hartu arte.

 

Gero Ewe haurrekin leun kantatu:

Harmonia handia da ortzia,

han ez galerarik, ez istripurik,

han den orok daki bere bidea.

 

w1998