Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-19-3
Rikardo Arregi
1958, Gasteiz
 
 

Eliza erromanikoen ezaugarriak

 

Argi gorrizko zeruak

basoak nola betetzen dituen konturatzeke,

elurra erortzen den une kritiko honetan

pentsatzen zaitut arku gotiko

eta italiar oroimenen artean.

Ukapenen urteak joanez gero

musukatzen somebody loves me berraurkitua.

Harriak nigarrez hasten direnean

kausitzen zaitut XVIII. dinastia

eta portu frantsesen artean.

Eguzkiak hain hotz ez luke sinetsiko

baina asfalto bustiaren lurrinek

baieztatzen dute hipotesiaren egia,

kodize honen kolorea eta ene planetaren urtzea.

 

w1993