Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-10-X
Xabier Lizardi
1896, Zarautz
1933, Tolosa
 
 

Udazken

 

Osto igar bat aizeak

biali dit leioraño...

Galena, ala, biziak

dakar giza biotzaganaño.

 

Iñara talde urdiña

erbesterutz baidiyoa...

Alatsu urre-amesak

lagatzen dute giza gogoa.

 

Ez bekit biotzean,

Yauna, osto oririk yausi!...

Ez, iñara taldeok,

otoi!, neri gogotik igesi...

 

Iraun, udaberria,

betiko nere gogoan,

Yauna ta aberriari

eskeintzeko loreak ditzadan!

 

w 1926