Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-02-9
Xabier Iratzeder
1920, Donibane Lohizune
2008, Beloke
 
 

Ate ondoko...

Ate ondoko kadira hori...

 

Beloken sartu nintzen

egun doatsuan,

Aitak berak ninduen

kristauki ereman.

 

Igan zen gure lagun

atezain ixila:

Nun zuen erran zaukun

Abadeak gela.

 

Ate ondoko kadira hori...

 

Abadearen gela

orai ni nagon hau...

Xutituz berehala

eskutik hartu nau.

 

Orduan nere aita,

behatuz bieri,

kadira hortarat da

bet-betan erori.

 

Ate ondoko kadira hori...

Horrat zait horrat, nigarrez ari,

Aita... bet-betan erori...

 

w1977