Soka
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
Mikel Gurrea
1985, Donostia
 
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
aurkibidea
 

 

18. ESZENA

 

igor:

 

Etxean nago eta aspaldiko partez, animatuta sentitzen naiz. Mendian gertatutakoa jakin nahiak indarra ematen dit.

txak, txak, txak, entsalada prestatzen ari naiz afaltzeko.

Ia ez dut telebista pizten. Julenen kasua zerrenda luze bateko gertakari huts bat bezala ari dira tratatzen.

Beti gazteen izenak zerrendatzen dituena: Jokin, Hodei, Aitor, Mikel. Kasu mediatikoak.

Urakanak bezala, izen propioz ezagutzen direnak. txak, txak, txak, txak —tomatea.

 

Bat-batean, argia joan egiten da eta segidan itzultzen da.

 

Ostia. Fusible puta horiek.

 

Argia dardarka hasten da, joan-etorriak eginez.

 

Koadro elektrikoa Lierniren amak egindako margolan higuingarriaren atzean dago.

Koadro bat beste koadro bat estaltzeko.

 

Bat-batean, proiektil bat bezala, zerbaitek sukaldeko leihoa zulatzen du. krak.

 

igor lurrean makurtzen da azkar batean, bere burua babestu nahian.

 

Lurrean makurtzen naiz.

krak —beste proiektil bat.

Lurrean perdigoi bat aurkitzen dut. Balinak erabiltzen dituzten eskopeta horietako perdigoi bat.

Telefonoa hartu eta 112.

Erasoka ari zaizkit. Tiroka ari zaizkit, etxean. Lagundu. Mesedez, lagundu.

Etorri azkar.

 

Isiltasuna.

 

Bost minutu izango ziren eta ia ez da ezer entzuten. Ikarak nekeari utzi dio tartea.

 

igor altxatu egiten da.

 

Leihotik ez dut ezer ikusten eta Ertzaintzakoak oraindik ez dira ailegatu.

Kalera ateratzen naiz. Kontu handiz.

Nire etxe pareko sastrakei begira gelditzen naiz. Ilun-ilun dago.

 

Akabatu nahi banauzue, eman aurpegia. Putasemeak! Zerriak! Akojonatuak!

 

Background soinua: sirena hotsa.

 

Orduan, Ertzaintzaren kotxea iristen da.

 

Sirenaren argi urdina, bueltaka, igorren aurpegian.