Zerrakuretan
Zerrakuretan
Gaizka Sarasola
Azaleko irudia: Maider Arrieta Tapia
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
142 orrialde
978-84-17051-62-4
Gaizka Sarasola
 
Zerrakuretan
Gaizka Sarasola
Azaleko irudia: Maider Arrieta Tapia
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
142 orrialde
978-84-17051-62-4
aurkibidea
 

 

Biografiak

 

 

Gaizka Sarasola Iartzabal
(Lesaka, 1974)

 

      Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde horren zenbait lanetarako musika eta testuak sortuak ditu. Edo! argitaletxeak 2016an Erleak, satorrak, beleak liburua kaleratu zuen bere hiru antzezlanen bildumarekin. Mairu Antzerki Tailerraren azken lanak idazteaz gain, Gilkitxaro eta Beheko Larraine konpainientzat testuak sortu ditu, eta Axut! kolektiboarekin ere kolaboratu izan du. Musika arloan, Ixuriak (2004) eta Ez naiz deusen jabe (2007) diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera, eta LedSilhouette dantza konpainiaren Concavo-Convexo (2019) lanarentzako musika sortu du.

 

 

Mairu Antzerki Tailerra

 

      Mairu Antzerki Tailerra 90eko hamarkadaren amaieran sortu zen Lesakan antolatutako antzerki tailer baten ildotik. Hasierako urteetan taldeak euskaratutako Fernando Arrabalen Trizikloa eta Fernando Domenechen Zugarramurdiko sorginak taularatu zituen, baina ondorengo urteetan sorkuntza propioekin lanean hasi zen: Krabelinak uharteetan, Erregea, soldadua eta bufoia

      Gero taldeak bere sorkuntza lanetan eten handia eduki zuen, nahiz eta urtero herrian Keinu-leihoak ekimen artistikoa antolatzen aritu. Azken urteetan baina, Gaizka Sarasola taldekideak idatzitako obrek aukera eman diote taldeari berriro elkartu eta taulara ateratzeko.

      2016an Talaka plazaratu zuten, eta 2017an Bertso atabikoak, Tantirumairu Dantza Taldearekin elkarlanean. Txoriak eta zauriak eta Iluntzen dira taldearen azken bi sorkuntzak.