Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Hitzaldia 6

 

laia: Eskerrik asko. Argia, ez Maddalen, barkatu Mari Carmen Dorronsoro eta bere lantalde guztiari… blablablabla… bliblibli... badakizue, betiko txapa.

 

(Denetarik gertatzen zaio; ura jausi, PowerPoint-a txarto doa berriz ere… Bestalde, hizketaldian zehar egoera okertzen joango da, guztiz kaotiko bihurtu arte. Pantaila jausi edo okertu daiteke, laia bera pare bat aldiz eroriko da lurrera, azken-azkenean, eszenatokitik behera amilduko dela. Bitartean hitzak ahaztuko ditu, gaizki ahoskatuko du, edozein unetan abesten hasiko da…)

 

laia: Dakizuen bezala ikerketa hau abiapuntu moduan hartu eta artistaren estatutua eraikitzeko proposamena Espainiako Parlamentuak onartu zuen pasa den urteko abenduan. Abiapuntu, habia-puntu... Txistea da, emakumea… Ez nazazu hain serio begiratu.

 

      Estatuko konstituzioak hiritar guztiek kaliiiiiiiiiitatezko kultura jasotzeko eskubidea bere XLJH 676764322199009 artikuluan aldarrikatzen duen bitartean, ez du inondik inora kultur langileek lan duin bat egin ahal izateko inolako azpiegiturarik ez neurririk aurrera eramaten. Are gehiago, kultura luKXxxuzko jardueratzat jasotzen dute legeek. Modu honetan, kultur langileek eta kontsumitzaileek %21a ordaindu behar dute kulturan aritzeagatik eta hau kontsumitzeagatik. Politikak kulturari ematen dion balore eskasa eta isla desegokiak gizarteak kultur jarduna berezi, bitxi eta arraro bezala jasotzea dakar. Arraroa, arra, arraroa.

      Artiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiistak estralurtarrak dira gizartearentzat. Tiririri-tiririri...

 

(Misteriozko melodia bat abestuko du, estralurtarrak irudikatzeko.)

 

      Inork ez du bere seme-alaba kultur langile izaterik nahi… Ez, ez, ez. Inolaz ere ez.

 

      Aldiz, denek nahi dute kultura kontsumitu.

 

      Bitxia, aizu!

 

      Horregatik kultur sorkuntzak museo zein antzokietan sartuak dira souvenirrrrrr bezala, eta ez eskoletan adibidez, eguneroko jardunean.

 

      Inork ez ditu bere aurrekontuak kulturan xahutu nahi, ez, ez, ez.

 

      Kulturak dirua ematen duenean bakarrik du oihartzun bat politiketan, bai, bai, bai.

 

      Baina kulturak balioa du berez, aurrera eramaten den une oro, gure izpirituentzako bazka delako, lehengaia. Ez du zertan dirurik produzitu, ezta berehalako emaitzarik sortu ere. Bere horretan du balorea eta funtzioa. Banakakoen zein gizartearen garapenerako balio du. Kulturaren uzta, pertsonen eta gizartearen garapenean jasotzen da, berandu baina ziur.

 

      Aldiz, emaitzekin bete nahi dugu espazioa.

 

      Objektuz hornitu museoak: ĦEl chatarreeeeeero! ĦEl chatarreroooooooooooooo, se recogen trastos de todo tipooooooooooo! ĦEl chatarreroooo!

 

      Baina zer kontsumituko dugu sortzailerik egon ezean?

 

      Onar dezagun beraz, turismoaz hitz egiten dugula museoaz hitz egiten dugunean.

      Eta turista gehiago behar ditugu gure herrian? Turista gehiago behar ditugu gure herrian?

 

      Aizu ! Aizu! ĦEl chatarreroooooooo! ĦEl chatarreroooooooooooo!

 

(laia eszenatokitik jausi eta ahal bezala altxatzen da berriz. Ikusleek txistuak eta uluak eskaintzen dizkiote. Zapatak eta galtzerdiak jaurtitzen dizkiote… laia ahal bezala sartzen da berriz ere bere etxeko espazioan. Burutik behera izararen bat edo edredoiren bat jarri eta botaka egiten du bere inguruan. Lurrean botata ikus dezakegu. Banbalina artean egiten du botaka. Bueltatu eta berriz sartzen da izara azpira. Atea hiru aldiz jotzen dute eta laiak ez du irekitzen.)