Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

EHIZA AROA

 

Tiro bat: malkorrez malkor

    Oihartzun kontakatilua biraka;

Edozein ar-ala-eme lumadun

    Bizi gabeko tropoilua da orain

Eta, sukaldera harro, gure

Leinuaren adibide bat helduko da.

 

Behean bailara asaldatuan

    Ihesian doaz bi maitale:

Sorgin bihotz bateko labe

    Marruma dantzu arrak;

Arrak xurxulatu eme-izenaren atzetik

Armaduna apuntatzen dakusa emeak.

 

Oharturik orduaz eta

    Aulkiaren gogorraz,

Erdi-tolestu bertso hilezkorra,

    Olerkari etenduak

Atzeratu egin du bere heriotza

Itotako arrain otorduaz.