Txillardegi eta ziminoa
Txillardegi eta ziminoa
2007, saiakera
136 orrialde
978-84-95511-98-0
azala: Garbiņe Ubeda
Markos Zapiain
1963, Irun
 
2015, saiakera
 

 

Amodiozko txilioak
(adi 78. oin-oharrari)

 

Zorabio honetatik aska gaitzan, Patxitraperori laguntza eskatu diogu. Delinkuentzian amilduriko udaltzain eredugarri bat da, blogari epustuflante bezain zoofilo nekagaitz, hitzaren zentzu etimologikoan. [78]

        Zergatik ageri da ziminofilia beste hainbat zoofilia baino nekezago?

        Gainerako zoofiliak baino gutxiago erabiltzen delako (bat dator Trebiñorekin eta anonimoarekin).

        Baina urritasun horren zergatia zentzumenen munduan aurkitu du Traperoak, entzumenean eta ukimenean hurrenez hurren. Alde batetik, «dezibelio kontu bat da. Alegia, gizakioi ez zaigu gustatzen inork guri txilio egitea. Txilioak oso desatseginak zaizkigu. Zaldiak, ahuntzak, zakurrak, sugeak, zoofiloen jardunaren lekuko isilak dira». [79]

        Bestetik, «zakurrak, sugeak, zaldiak... are ahuntzak, ile leuna dute. Tximuek berriz, oso ile latza dutela dirudi. Taktuak bere garrantzia dauka». [80]

        Txillardegik ere belarri fina du. Sakonki landu du Fonetika, hizkuntza hotsen ñabardurak aztertu ditu. Pianoa jotzen du. Entzumen delikatu hori dela eta, bestialismo harreman batez zigortuko balute, torturapean edo, eta animalia zehatz bat bikotekide gisa aukeratzera behartu, ziurrenik ez luke ziminoa nahiko, Patxitraperok erakutsi txilioen dezibelioengatik hain zuzen, ziminoa berez liluragarri zaion arren.

 

        [78] http://patxitrapero.blogspot.com/

 

        [79] http://www.patxitrapero.com/txinpanzea.mp3

        Patxitraperok gizon baten eta zimino baten arteko harremanean ziminoak egiten dituen garrasi estresagarriak eskura jarri dizkigu. Intziri horiek egiten dituen gizona ez da Traperoa bera.

 

        [80] http://eibar.org/blogak/zapiain/253