Lehen poesiak
Lehen poesiak
1986, poesia
328 orrialde
398-5149-6
azala: José Barceló
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
 

ZELAN BIZI GAREAN (BIZKAITARRA - II)

Sollubepeko bertsolari
Juan Ormaetxe abillari

1.

Agur Juan Ormaetxe

Sollubepe ona

Agur biotzetikan

Zeu zara euskalduna

Zeure bertso galantak

Allegau dira ona

Bakit zer dan eskua

Aiskide batena.

2.

Bilboko kale artean nintzan

Modu gatxean gizondu

Zuk baserriko solo artean

Gizontasun ori lortu

Gauza gustiak nik arpegira

Egiten ditut azaldu

Gatxak ta onak lagun ta arerio

Eztot egirik ostendu.

3.

Diogenes famadua

Farola bategaz

Antigualean gizon

Billa ibilliaz

Euskaldunen artean

Aren parea nas

Arbolearen pean

Gizon gitzi diraz.

4.

Orregaitikan dot txapelea

Zeure aurrean kenduten

Gizontasuna prestutasuna

Orain deutsut autortuten

Edadez eta kondiziñoez

Ain diferente izan arren

Biotz biotzez anaiak legez

Adiskidetu gaitezen.

5.

Kantadu gura deutsut

Amabi bentsotan

ZELAN BIZI GAREAN

Gaur Euskalerrian

Erdaldunak paradu

Diraz gure artean

Jangoikoak eztaki

Nos joango direan.

6.

Suspirioka eta aieneka

Dabil ortik jente asko

Bururik eta zentzun artezik

Etxakenak eskatuko

Orreik entzuten ditudanean

Eneuke ezelan esango

Aberriaren amai justua

Eztodala ikusiko.

7.

Erderazko libruak

Dirauskue sarri

Zelan dan euskaldunen

Erria Euzkadi

Euskeraz eztakian

Belarri motzari

Erdalduna dalako

Gustetan jako ori.

8.

Nire adiskide ganorabako

Batek esan deust askotan

Aberriaren salbaziñoia

Eztala gure lurrean

Parau bagiña euskaldun danak

Itsasoko isla batzutan

Elegoala Euskalerria

Oraingo arrisku onetan.

9.

Beste lagun baten

Entzunda deukotsat

Lasten bear dogula

Eukin Mesias bat

Beste erremediorik

Eztala guretzat

Esperantza gustia

Osorik galdu jat.

10.

Mutiko arek eskatu eustan

Bere biotz zabalean

Euskal Mesias prestadutea

Andikan aurrerantzean

Ainbat fabore ukatu neutsan

Ezen dudatu barikan

Orretariko etnarkarikan

Ezta sartuten zeruan.

11.

Euskaldun etnarkea

Eztot izan gura

Orretako enintzan

Etorri mundura

Nire asmoak itxura

Orretan eztira

Peneak eta gloriak

Ezteustie ardura.

12.

Atzerritikan etorri jakun

Gudari baten semea

Baekiana ederto zein dan

Euzkadiko banderea

Onegaz arek estaldu eban

Barrutik bere arimea

Allegadurik ikusi eban

Bizi jakula euskerea.

13.

Banderadun mutillak

Asko aspertu nau

Abertzalekeriak

Gustiz itsutu dau

Ezeban autortuten

Egi binibil au

Gauza gatxa zan ura

Biurtuten ardau.

14.

Fameliaren usario zarra

Segietan eban lasten

Euzkadi dala gauza danetan

Lirain galant eta eder

Orren ganean esaten neutsan

Enekiala nik ezer

Gure euskerea ilten bajaku

Eztagoala rien à faire.

15.

Gudari famadua

Joan zan atzerrira

Antxe bere semeak

Erdaldundu dira

Aiskideak giñean

Etorten Bilbora

Ez geratu konforme

Asarratu gara.

16.

Ene laguna izango jaku

Euskaldunen monarkea

Bape maitatu ezpadau bere

Biotzez geure euskerea

Euskalerria gobernateko

Izango deusku lotsea

Sartuko deutsat bengaduteko

Bularrean puñalea.

17.

Beste bat dago probintzi aldean

Gustiz mutiko pijua

Esan deuskuna gure errazea

Dala madarikatua

Gure odola berenu baltzez

Dagoala saskeldua

Garbiagoak direalako

Ijito ta judegua.

18.

Bernardo de Etxepare

Abade prestuak

Eskribidu ebazan

Lelengo puntuak

Munduan gareala

Txit preziaduak

Baña alan bere gara

Naiko koitaduak.

19.

Ene laguna au Jeremias

Izaten jako euskerea

Ordu danetan modu tristean

Negar egiteko ormea

Jangoikoari eskatzen deutso

Aldarriz bere asarrea

Gure ganean jausi daitela

Paradisuko ezpatea.

20.

Profeta barri ori

Bizi da negarrez

Jerusalen ganean

Kantetan dolorez

Jangoikoak onartu

Zinduan amorez

Pagua emon deutsazu

Azegariak lez.

21.

Iru kaballok zapaldu dabe

Euskalerriko zerua

Apokalipsis miragarniak

Turbadu deutso burua

Zaldiak diraz gerra zantarra

Izurritea ta sua

Goseak eztau iños larnitu

Euskaldun estomagua.

22.

Etxeparegandikan

Deutsagu itxadon

Gizon fuerte baten

Baleroso eta on

Orrek egingo euskun

Zeruko gloria emon

Beste tema bategaz

Ezkara iños egon.

23.

Gallegu pare zantar bat jakun

Paradu Durango aldean

Itzi euskuna ardura barik

Umetxo bat sasi artean

Ango kaxero ondradu batek

Artu eban bere etsean

Denporeagaz gizondu jakun

Euskaldun errialdean.

24.

Geure kasteagaitik

Danak garaz arro

Fratzesak alemanak

Zozo birigarro

Galleguen semeak

Eztau ukatuko

Erreñurik eztala

Galizia lako.

25.

Bere erria ukatu dauan

Gizonak eztau lotsarik

Jirasoluak eguskiari

Ezteutso kendu begirik

Segidu egiten deutso atzean

Beti dudatu bagarik

Lora edo gauza eztot ikusi

Munduan leialagorik.

26.

Jirasolu barria

Guzurrari leial

Pentsamentu danetan

Zikin eta zital

Zuriak edo baltzak

Emoten deutso igual

Argiagoa izan zan

Lengo Neandertal.

27.

Diñotsudana egia ezpada

Jausi bekidaz begiak

Istori itsusi au badakie

Bilbon euskaldun gustiak

Irudituten jakez ederto

Galleguaren gloriak

Bide luzea galmendirantza

Daroia Euskalerriak.

28.

Kantuaren ederra

Bein entzun nebana

Larroriko txoriak

Kantadu ebana

Arek ezirudian

Ormaetxerena

Eukan gustiz santua

Santuen usaña.

29.

Eskatu eiozu Jesuknistoni

Zeruko laguntasuna

Eta Andra Mari Birjiñeari

Be Bitartekotasuna

Segi daiala izaten beti

Erri onek euskalduna

Ondo ikusi egingo dozu

Zein etedan erantzuna.

30.

Amen egon zanean

Gizon Jangoikoa

Judeguak ipini

Eutsen allegoa

Erantzun eutsun zeuri

Sollubepekoa

Bere erreñua eztala

Mundu onetakoa.

31.

Ama Birjiña Karmelokoak

Ta Migel Arkanjeluak

Ondo dakie zegaz gagozan

Euskaldunak beartuak

Zeintzuk direan bearrizenak

Gaukazanak larrituak

Erremedio bat lograduteko

Oba bagiña mutuak.

32.

Oneik diraz bertsoak

Juan Ormaetxeri

Aurtengo Urri bietan

Neutsazanak jarri

Erantzuna emoteko

Non naukan badaki

Bere zerbitzaria

Gabriel Aresti.