Haunditasun ametsak - Hiru morroiak
Imanol Elias
taldea: Antxieta
Haunditasun ametsak - Hiru morroiak
Imanol Elias
taldea: Antxieta
1987, antzerkia
104 orrialde
84-404-01-7-8
Imanol Elias
1936, Azpeitia
2013, Azpeitia
 
Haunditasun ametsak - Hiru morroiak
Imanol Elias
taldea: Antxieta
1987, antzerkia
104 orrialde
84-404-01-7-8
aurkibidea
 

Lehen agerraldia

MATILDE: (Antzeztokia ilunantzean dela, garaiko musikatxo bat entzuten da. Doinua gutxitzen joango da eta antzeztokia argitzen, etxe barnetik MATILDE agertzean eta batez ere berari argia egiten zaiola. Ikusleari hitz egingo dio). Ez da errez sinistea orain kontatuko dizuedana. Ez horixe! Baina, neuk bizi izan dudanez, ondo dakit zer gertatu zen eta norbaiti esaten ez badiot, ito egin behar dut... Esan behar dizuet lehenik, ez naizela gogoratzen zein urtetan izan zen gertaera honen hasiera, baina hementxe, etxe honetan bertan izan zen guztia. Gaztelu honen horma zaharrak hitz egiteko era balute, baieztatuko lukete nik orain kontatuko dizuedan guztia. Bai horixe! Guztia hasi zen, Ukelondo gaztelu honetako nagusi Santxo azken gerrara joateko prestatu zenean... Azken gerrarako esan dut eta horrela da. Aurrez behin eta berriz alde egiten bazuen ere etxetik herria defendatu nahirik, Egileak bakarrik zekien lurretara beraren indarra azaltzeko, orain kontatuko dizuedan gertakizunaren ondoren, ez zuen gehiago harmarik eskuetan hartuko eta etxe zai geldituko zen atariko txakurra bezala... (Argiak gutxitzen joango dira eta musika berriz gehitzen, MATILDEk alde egiten duen bitartean etxe barnera).