Harri eta Herri

E'tar J.A.

"Harri eta herri"
Gabriel Aresti
Itxaropena, 1964

        "Harri eta Herri" izeneko poema argitaratu barriak egundoko zalaparta itzala atara dau uri onetako euskaltzaleen artean. Txoko guztietan euskaltzaleen iruzkiñak etengabeak dira. Kritikak, bai aldekoak, bai aurkakoak, ez dira falta. Baten batek beste poema txiki batez egin dautso kritika Kuliska Sortako oneri. Eguneroko esamesak egillearen inguruan dabilz. Giro ederra dago gure uri nagusian. Bere elermenez "eskola" egin ei dau idazleak. Laster agertuko dau beste gazte batek poema barri bat, izen onegaz: "Arro ta Ero"... ta biraorik gabe.

Zeruko Argia, 1964-06-07

 


www.susa-literatura.eus