Bertso berriak
1
Milla bederatzi eun kunplitu eta
emeratzigarren urtian,
huelga baten bidez okertu
gera Antxo'ko partian;
buruzariya bailitz bezela
oiartzuarren tartian,
guri bengantzan asi zerate
oso gorroto fuertian;
beti goguan izango degu
bizirik geran artian.
2
Bertso berriyak jartzera nua,
nai dituanak ikasi,
asuntu ori onratu gabe
ezin nezake nik utzi;
oiartzuarrak Antxo aldian
ez gaituzte nai ikusi,
txori batzuek joan diralako
kaiolatikan igesi,
langilliari burla egiñaz
alperrak daude nagusi.
3
Huelga ortan eskatu ziran
lau kondiziyo berriyak,
bañan etziran orko maisuak
Oiartzun'dik etorriyak;
iduritzen zat ote gauden gu
libru berdian jarriyak,
lenago alde genituanak
kontra ditugu erdiyak,
artzai gaiztuak diran tokiyan
pagatutzen du ardiyak.
4
Portu artako kontratista bat
gizona balientia,
Goiarri'tikan etorriya da
euskaldun korrientia;
urte batzuak baditu baña
gorputza dauka tentia;
oiartzuarrak badadukagu
orrentzat borondatia,
San Estebanez fiesta da eta
naiko genduke joatia.
5
Oiartzuarrak ez diyote egin
jaun orri ustez gaitzikan,
zentruak esan digun legera
errenditzia baizikan;
beraren kontra ez degu esan
tokatzen ez dan itzikan,
pasa diranak esplikatzeko
ez dadukagu lotsikan,
begiyak balak baldin balitu
tirako luke pozikan.
6
Mualla ortako kapataz batek
propina asko artzen du,
berari zerbait eman ezkero
lanian azkar sartzen du;
neonek ez det ikusi baño
jendia prankok esan du,
erregaliyak izugarriyak
nola dituen izandu;
badauka zeñek gobernatua
nai balin badu gizendu.
7
Inbusteruak ez izatia
degu guretzat kaltian,
gizona zail da ezagututzen
pruebak ikusi artian;
«Tori ollua! esanaz juan zan
aurreko egun batian;
ardo-puska bat ez da paltako
orren iztarrak artian».
Lana aguro agindu ziyon
sartu zanian atian.
8
Iñoiz suertez jartzen bazaizkit
gizon oriyek aurrian,
alde artara begiratzen det
triste ta gogo txarrian;
zenbait naigabe sufritzen degun
bizi geranak lurrian,
ardi gaiztuak paotxa jaten,
onak gosiak larrian,
gauz ori bera pasa zitzaigun
Karlosen gerra zarrian.
9
Leku askotan ikasi dute
Antxo'ko jornalen berri,
ta berak ere adierazten
or dabiltza erriz erri;
Irun'dik eta Ondarrabi'tik
jende asko da etorri,
beste batzuak abisatuta
Goiarri'tika ekarri;
emen dagona ez da besterik:
bengatu naia elkarri.
10
Zelebria da gizon batzuak
egin duten ajustia,
lantegi (y) orren segurantziya
ez dute gutxi kostia;
gero're oiek ez da komeni
edozein modu uztia,
olluarekin etorri zan bat,
solomuakin bestia;
nik ere pozik jango nituke,
jenero txarrak eztia.
11
Nola presari eragiñ eta
pasatzen dan ugaldia,
ala berian kanpotarrakin
bete da Antxo aldia;
gu lanik gabe onla uzteko
oiek zeukaten zalia,
au da batere asarre gabe
egiten degun galdia:
oiartzuarrak bestiak baño
eskasaguak al dia?
12
Miseriyarik ez dadukagu
edanian ta janian,
gure gorputzak argatik daude
onen estadu onian;
estimatuak izaten giñan
besterikan etzanian,
orduan bañan eskasaguak
orain ez gaude lanian;
edozein burla egiten dute
komenentziya danian.
13 Usteko zuen orren kontuak
ez ditugula jakindu,
bestiak baño aldrebesago
utsa ikusi bagindu;
gure kuadrilla asarre dago,
askok biotzian min du;
zarrak etxian geldi daudela
besteri lana agindu,
Pasai San Joan'go ollo-jaliak
aziyo txarra egin du.
14
Altza gañeko beste gizon bat
dabil Antxo inguruan,
gu bajatzia beste gauzarik
ez dabilkana buruan,
eskirolakin unitu eta
altubeneko graduan;
gizonez gizon jarri zaitezte
oiartzuarran onduan,
zein dan langille balientia
ikusiko da orduan.
15
Orren idea zer izango zan
aguro niyon igarri,
bere galoiak gora altxatzen
enpeñatua da larri;
atzo gizon bi izketan zeuden,
atenditutzen naiz jarri,
sujeto orrek zer egin duban
esan ziyoten elkarri:
«Biba euskera!» maiz oju egin,
kastillanuak ekarri.
16
Oraingu ontan izandu dira
asunto izugarriyak,
bañan gugatik ez du merezi
desonratzia erriyak;
gusto duanak ikasi bitza
amasei bertso berriyak,
muallan lanik etzeukan eta
Trajinos Beltzak jarriyak;
aditu nai eztuanik bada
itxi bitza belarriyak.
[1919] |