Egun guztiek izan beharko lukete Teatroaren Nazioarteko Eguna, gure Lur planeta honetan beti egon bait da piztuta, txoko batean edo bestean, antzerkiaren sugarra.
Teatroa
hilda omen dago, hala diote askok aspalditik. Zinea eta
telebista sortu zirenetik bereziki, eta are gehiago digitalizazioaren
garai honetan. Sasoi batean, aurrerapenekin bat egon nahiean edo,
eskenatokia teknolojizatu egin zen, gizatasun sotilaren arrastorik ia
batere utzi gabe. Irudia nagusitu zen hitzaren kaltetan, estetika
mezuen gainetik. Hitzik gabeko antzezlanak ugaldu ziren, are
antzezlerik gabe ere, nahikoa eta aski bait zen argi joku ikusgarriek
apaindutako maniki batzuekin osaturiko “instalazioa”.
Teknologiak, su artifizialak bezalako ikuskizun huts bihurtu nahi zuen
antzerkia.
Egun aktoreak bere lekua berreskuratu du ikuslearen
aurrean. Egun hitza ezkenatokira bueltatu da.
Teatroak honezkero bere mugak ezagutu eta onartu
ditu. Bere mugak, bai, teatroa hain experientzi berezi, eta ordezkaezin
egiten duten mugak. Teatroa ez bait da inoiz helduko mas media
zabaletara, baina beste edozein komunikabidek baino hobeto
transmitituko ditu sentimentuak, emozioak, ametsak eta itxaropenak,
ikuslea eta aktorea aurrez aurre daudelako, une eta toki batean. Arte
eszenikoetan ez dira istorioak kontatzen soilik. Iritziak plazaratu eta
eta elkartrukatu egiten dira.
Teatroak hunkitu, argitu, asaldatu, aztoratu,
eszitatu, azaldu, probokatu eta hautsi egiten du. Gizataldeari
eskeintzen zaion elkarrizketa bat da. Teatroa arteetan lehena izan zen
isiltasunetik hitza, itzaletik argia eta ezerrezatik bizia sortzen.
Izaki bizia da teatroa, eskeintzen den momentuan
bere burua kontsusmitzen duena, hurrengo batean bere errautsetatik
berriro sortzeko. Komunikatzeko modu honek badu magikotasun ikutu bat,
halako moldez non pertsona bakoitzak eman eta jaso egiten du, eta
trukatze honi esker aberastu.
Teatroak gizakiaren larritasun existentziala
islatzen du, eta giza-izaera argitu. Garaian garaiko gizarteak hitz
egiten du teatroaren bidez, sortzailea bitartekari bat baino ez da.
Etsai ikustezinak ditu teatroak: umezaroan
arte-hezkuntzarik eza batetik; munduaz jabetzen ari den pobrezia
bestetik; eta azkenik, teatroa sustatu beharko luketen gobernuen
mesprezua edota axolagabekeria.
Aspaldiko teatroan jainkoek eta gizakiek hitz egin
zuten; gaurkoan gizasemea beste gizasemeei zuzentzen zaie. Horrexegatik
izan behar luke teatroak bizitza bera baino oparo eta zabalagoa. Mundu
erotu honetan, zentzuzko hitzetan sinistearen ospakizuna da teatroa.
Teatrotik edan behar dugu gertatzen ari zaiguna
ulertzeko, inguruan dabilen oinazea adierazteko, baina baita
egunerokotasunaren kaos eta ameskaiztoan halako esperantza zirrikutu
bat sumatzeko.
Gora erritu teatralaren eragileak!! Gora teatroa!!
Victor Hugo
Rascon Banda (Mexiko)
euskaratzaileak: Patxo
Telleria eta Mikel Martinez
Ez dok hiru bikoteatroa
218. Literatur Emailura itzuli