Ohera joateko ordua
Poema liburu berria
idazten ari zen Andolin Eguzkitza. Lagunen artean banatuak zeuzkan poema batzuk,
zuzenketak proposatzeko. Juan Ramon Madariagari emanak zizkion hamabostetarik
bat duzu hau: Ohera
joateko ordua heldu zaio.
Andolin Eguzkitza Santurtzin jaio zen1953ko abenduaren
6an. Bart gauean hil da Bilbon.
Erraietan barrena euria egiten digunean
Hiru nobela eta
hiru poema liburu argitaratu zituen Andolin Eguzkitzak. Erraietan
barrena euria egiten digunean poema antologia izan zen azkena, katalanez
eta euskaraz plazaratua (Brosquil edicions, Valentzia - 2001). Hemen duzu
osorik, elebitan, Manel Alonso i Català-ren itzulpenarekin: Quan
plou en les entranyes.
Beste liburu bi ere badituzu hemen irakurtzeko:
Mila
urte igaro eta, ura bere bidean poema liburua (Susa - 1993) eta Herioaren
itzalpeetan nobela (Txalaparta - 1998).
Gainerako liburuak: Lehen orenean nobela
(Elkar, 1979), Orhiko mendirantz urratsez urrats poesia (Pamiela, 1986)
eta Urkidian zehar nobela (Pamiela, 1987).
Literatur aldizkarietan
Lehen literatur lanak
1975eko Eganen
plazaratu zituen. Ondoren: Pott
bandaren praka, Xaguxarra,
Maiatz,
Pamiela,
Zintzhilik,
Susa
eta Mazantinin.
Egunkarietan ez ezik aldizkari hauetan ere idatzi
zuen: Hegats, Zeruko Argia, Jakin, Anuario Seminario Filolofia Vasca, Bidebarrieta,
Ele, Euskera, Fontes Linguae Vasconum, Hizpide, Karmel, Saioak, Zutabe eta
Anaitasuna; azken horretarako Jon Mirande elkarrizketatu nahi izan
zuen, baina Mirandek 1971ko abuztuan gutunez
adierazi zion ezezkoa, barkamen hitzez
Kavafis eta Grass
Aldizkarietarako
euskaratu zituen idazle hauen poemak: WB Yeats, Hadassa Moscovici, James McCorkle,
Kenneth Weisner, Gary Whittington, Donald Justice, Osip Maldeshtam, Manel
Alonso i Català eta Jaume Perez Montaner; eta ipuin bat Isaak Babel-ena.
Liburuetan dauzkazu Gunter Grassen Batzarra Telgten (Alberdania, 2002)
eta Kostantinos Kavafisen Poema Antologia (Pamiela, 1995). Azken honetako
hainbat poema
dituzu hemen irakurgai.
Argitaratu gabe dago oraindik Denis S. Miles-en
Laguna nobela, baina pasarte batzuk badituzu Hegats aldizkarian
"Gaur arratsaldean" bere ahotsez
Hernanin 1993an grabatu genion poema bat duzu Gaur arratsaldean. Andolin Eguzkitzaren poema askotan bezala, maitasuna eta heriotza dira gai nagusiak. Honelaxe amaitzen da: "Agur egitean / maitasunez eman diok musu, / heriotzeak / bakartadean harrapa hintzakeelako / beldurrez betea".
Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.