Literatur Emailuak
Ale berezia: Dia das Letras Galegas
Susa literatura argitaletxea

 

Avilés de Taramancos
kronologia laburra


1935:
Jose Antonio Avilés Vinagre apirilaren 6an jaio zen, Taramancosen (A Coruña).

1949: 14 urterekin Noiako Tapal aldizkarian idazten hasten da, 5 urtez jarraian.

1951: 16 urterekin bere herrian galegoz egindako poesia lehiaketa bat irabazten du.

1953: Coruñako "Escola Náutico Pesqueira"-ra abiatzen da ikasketak egitera. Ez ditu amaitzen.

1954: Atlantida aldizkariko separata gisa "As moradías do vento" poema liburua argitaratzen du.

1957: Ferrolen soldaduzka bukatu ostean Coruñara bizilekua hartzen du. Bertan Urbano Lugrís margolariarekin duen adiskidantza sakondu.

1959: "A frauta e o garamelo" argitaratzen du Avilés de Taramancos ezizen poetikoarekin.

1961: "Poemas soltos a Maricarme Pereira" poemarioa idatzi ostean, Bogotara ihes egiten du. Brasilgo enbaxadan lan egin eta bere emaztea izango den Ana Sofia Baquero ezagutuko du.

1980: Avilés-Baquero familia Galiziara itzuli eta Noian taberna zabalduko du: "Tasca Tipica".

1982: "O tempo no espello" liburua argitaratu zuen.

1985: "Cantos caucanos" liburua kaleratu zuen.

1986: Asociacion de Escritores en Lingua Galega idazle elkarteko presidente izendatzen dute.

1987: Noia jaioterrian kontseilari ateratzen da Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) zerrendakide bezala, eta Kultur saila hartzen du bere gain.

1988: "As torres no ar" liburua prestatzeari ekiten dio, 1985 eta 1988 urteak bitarteko poemak bilduz, urte berean "Nova crónica das Indias" liburua ere kaleratuko du.

1992: Urtebete lehenago atzemandako gaisotasunagatik martxoaren 22an hil zen. Galiziako idazleek honako hau idatzi zioten hilarrian: "Imos prantar unha cerdeira nova / temos que darlle esa alegría ao vento".

 

70. Literatur Emailura itzuli