Aurkibidea








Marisa barra atzean

 

        — Ba traiektoriarena eta ere ez da oso errexa, esate baterako gure nesketan gehienak daude problemekin seme alabak izanda eta zerak. Gehienak eh. Jeneralean, esperientzia frakasatuak, noventa por ciento, asko. Beste hamar hoiek ba ez dute halako problemarik. Lehen ere esan dizuet, errexa da, komedia piska bat egin, gizontxoa ezagutzen baduzu piska bat errexa da, komedia egitea besterik ez da.

        — Gizonezkoa ezagutuz gero, ba gizona da neretzat objetoa. Neretzat neska ez da objeto, bueno emakumea, zergatik emakumeak asko gara baina gutxi gara.

        — Esan nahi dut zera, gutxi garela gizona nola erabili dakigunok. Hori ikasi egiten da.

 

        — Ba nik zer nekien hemezortzi urtekin zer zen gizona. «Ezetz» nola esan jakinda, «bai» esanda baino esito gehiago igual gizonezkoekin. Sikolojia piska bat. Denak desberdinak gara eh, baina nik uste, emakumezkoa objeto orain arte bai, baina orain ez eh. Beti ere gizonezkoa izango da piska bat engainatua. Seksuaren kontuan halegia. Objeto ez dut uste nik sentitzen denik. Erosten badu, neskak ere badaki zertara dihoan eh. Eta gero hainbeste duro eta, zer hartu du ba gizon horrek, hotz hotzean batere zerarik gabe... Hori ere pentsatuko du gizonak eh. Asko daude galdu egiten direnak, ez dakit ba, askorekin joaten direnak, badakizu alaba igual mantendu beharra eta, problemak.

        — Zeuen lan horrek ez ahal zaituzte erretzen, komediazko mundu horrek halegia, ez ahal zaituzte inkapazitaturik uzten benetako harremanetarako.

        — Erre, erre, beti egingo du. Ni neure aldetik ibili izan naiz eta ez dut problemarik. Hemen gehienak lagunak ditut, beren prolemak eta kontatzera etortzen zaizkidanak. Hola jende asko etortzen da, ezkonduak eta gazteak ere bai, baina jatorrak. Askok ez dituzte problemak garbi garbi esaten, baina emakume problemak, etxeko problemak gehienetan, separatuta daudenak eta horrela. Emakume asko segika hasten dira, hori ez da nere gustokoa. Gizonak, etxean ez badu, kanpoan bilatuko du. Zuk etxean baldin baduzu, kanpora joango ahal zara? Urtean behin ez dizut esaten, baina egunero ez eh, egunero ez.

        — Eta zer problema klase kontatzen dute klienteak, beren emakumeetaz kexu ahal dira.

        — Lehengo emakumeak nik uste dut gutxi ematen duela jeneralean. Behin ezkoduz gero, ba neska oso polita, ondo arreglatzen dena eta baldin bada ere, nire lagun bat bezala, gero kalean aurkitu nuen eta, esan nion, nola gizendu haiz horrela ba, eta, ba, nik bilatu ninan behar nuena eta, aurrera. Hortik problema asko sortzen dira, txikitik problema handia egiten da gero.

        — Gizonak ere kulpa piska bat izango du ba.

        — Askotan bai, baina nik uste dut jeneralean emakumearen kulpa dela. Nik esaten dizuet, etxean ez duena kanpora joango da bila. Orain emakume asko daude behar bezala egiten ez dakitenak eh. Nere lagunek ere hala kontatzen didate, berrogei, berrogeitamar urtekoak, gazteak ere badira, ezkonberriak, baina hoiek gutxiago. Klaro asko kejatzen dira, igual andreari ohera nahi dutela esan eta andreak nekatuta nago, ez dut gogorik eta halakoak erantzutea. Ez dute horren preokupaziorik. Emakumearen helburua da ezkontzea, ezkondu eta familia egin eta hori guztia. Nik uste dut behinik behin, ezkonduz gero hasten direla problemak.

        — Emazteak nola kontentatu behar du orduan bere gizona.

        — Emakumeak izan behar du ama eta laguna. Eta batzuk ama bakarrik sentitzen dira. Nik uste dut dena batera behar duela gizonak.

        — Ez dut uste gehiegi eskatzea denik.

        — Bueno, emazteak igual egon daitezke beren senarretaz aspertuta edo frustatuta.

        —Bai, emakumea zailago da ondo geratzea. Gizonezkoa ba gehienetan ondo geratzen da. Igual joaten da gizonezkoa lana bukatuta, nekatuta, eta el típico polvo obrero, eta horrek ere gogoa kentzen du oherako.

        — Ba hori, el polvo obrero, heldu andrea eta zasta, gehiagorik gabe. Horrek ez du laguntzen, gogoa kentzen du. Neretzat hoiek piskanaka piskanaka ikasi beharreko gauzak dira. Berrogei urterekin hasten bazara berriz, gogorra da.

        — Eta kliente hoiek, pena kontari joaten zaizkizuenak, ez ahal dizuete penarik ematen.

        — Batzuek pena ematen dute. Beste batzuek berriz uste dute kopa bat gonbidatuagatik deretxo guztiak dauzkatela eta halakoekin gu gaiztokerian joaten gara. Zuk sikolojia piska bat baldin baduzu, ikusten duzu halakoa zertara datorren. Emakumea ere ikusten da, zer den edo zer ez den. Baina jeneralean poza ematen dizu, zergatik berak badaki ni horretarako nagoela, harek ez du pentsatzen esaten duena entzuten diodalako gero beste zerbait daukadanik egin beharra, konprenitzen duzu?

        — Gero roilo guztiak ez dira berdinak. Gezurretan etortzen direnak ere badira, atzeman egiten zaie. Estrainekoan ez bada bigarrenean bai. Asko ere etortzen dira pena sor araziz gero ba guk fabore egingo diegun.

        — Egiten ahal dituzue faboreak.

        — Segun nork eta nori.

        — Eta nola jakiten da nork egiten dituen. Ez da errez bereiztea.

        — Neretzat bai. Leku honetan ere baduzu emakumea joaten dena eta ez dena joaten. Nik uste dut segituan ezagutzen dela pertsona, nor joaten den eta nor ez.

        — Leku hoiek ez ahal dira ekibokoak.

        — Ekibokoak oso. Esate baterako, Frantzian eta badituzu etxeak bere ohekin eta goian; beti izan direnak. Espaiñian, ba, nola gauza guztietan atrasatuak gauden, azkarren bat izango zen, leku hauek inbentatu zituena erdi lanerako. Hemen ez da hola, neska asko daude joaten direnak, baina ez direnak joaten ere bai, eta konfusio handia dago.

        — Orduan ze pauso ematen ditu klienteak.

        — Batzuk joaten dira eta kopa hartzera gonbidatzen naute, edo afaritara, diskreto. Hoiek ba denborarekin lagunak egingo ditut. Beste batzuk etortzen dira aber ze uste dudan, aber ze egin behar dudan, deretxo guztiekin bezala, mila pezetagatik. Nik mila pezetaren faltarik ez dut. Eta gainera esaten diezunean ezetz ba ikusten dute pauso falsoa egin dutela, gaizki egin dutela. Gauza inkomodoa da, baina hola hasten direnean segituan konturatzen dira. Emakume batzuk, ba tratoa egiten dute, eta zuzenean joaten dira. Hoiek, jeneralean, seme alabak dituztenak dira, diru beharragatik egiten dute.

        — Lehen ere esan duzu, halako etxeetan dauden emakumeak bizitzan hartutako txokeren batengatik daudela. Ez da zure kasua.

        — Nik ez dut kolperik izan, gizonak poliki ezagutu ditut, gauza normal etorri da. Eta emakumeok gehienetan izaten dira erabateko ijnoranteak, kristoren kolpea izan dute, seme alabak aurrera, gaizki, bizimodua moztuta. Neronek diru gehiago irabaztea badaukat, baina daukadanarekin konformatzen naiz, nere kopekin eta ateratzen dudanarekin. Neri bizimodua ez zait hola presentatu, ez dut haurrik izan hamalau urterekin, problema handiak dira hoiek emakumearentzat eh, orain hasi dira eta gauzak badaude, baina lehenago ez, eta oso traumatizatuta geratzen ziren, nazkatuta, inungo laguntzarik gabe, parregarri geratzen dira.

        — Nik bastante suerte izan nuen, ahizpa herritik kanpora nuen, eta harekin bizi nintzen, harek lagundu zidan, eta ondo; orduan neskek hamazazpi urterekin pentsatzen zuten igual haurrak Paristik zetozela. Ni, neurri batetan behintzat, bastante preparatua nengoen. Neska engainatzea ez zen zaila, hau egiten baduzu zurekin ezkonduko naiz, hitz politekin eta hola.

        Eskola nazionaletan ibili nintzen, gero etxean geratu nintzen laguntzen, piskanaka mundua eta nola den hasi nintzen konturatzen. Gero Parisa joan nintzen, horrek asko lagundu zidan. Gaizki lagundu ere egin dezake, nik por ejenplo ezagutu nuen neska bat, hogeitahiru urte zituen eta hamarretan etxean egon beharra eta hola zuen, oso lotua bizi zena, nik ez nuen halako problemarik. Batzutan badakizue, amak, bart berandu etorri haiz eta hori dena, nik esaten nion gauza txarrak egitekotan igual egin litezke goizean edo arratsaldean. Bueno ba hura mundu guztiarekin oheratzen zen igual beltz eta alemanekin eta todo vale. Kolore guztietako ipurdiak ezagutu zituen harek.

        — Paristik etorri nintzenean ya beste bat nintzen, esperientzia handiagorekin, ez zaituzte nolanahi engainatuko; gizonezkoak hobeto ezagutzen dituzu... Gero lagun batek esan zidan toki hau nola toki ona zen, hemen dagoen onena, ez diruagatik, nik gehiago irabaztea ere baneukan, baizik eta lana egiteko moduagatik.

        — Zer nolako prezioak dituzue.

        — Trescientas, trescientas veinticinco kopa, ciento diez guretzat eta beste gainerakoa etxeak hartzen du. Hori gure kopa, klientearena dena etxerako. Sueldo fijoa eta gero kopetan hartzen duguna. Gehiago irabaztea ere badago, segun ze neska den, baina joan eta joan eta gehiago erretzen zara. Gero barratik ateratzeagatik, afaltzera, edo dantza egitera edo, boteilarekin edo, ba orduko bi mila pezeta, gure etxean. Denboraren kontrola ba enkargatuak egiten du; emakumezkoa gehienetan.

        — Gehienetan ba afaltzera gonbidatzen gaituzte; noski, garesti ateratzen da baina gure etxean kliente onak ditugu, azkenaldi honetan asko ari da bajatzen krisiarekin, baina klienteak badaki berak ondo pasako duela neska batekin afaltzen, eta zu bitartean irabazten ari zarela. Laguntzeagatik ere bai, esate baterako: orain gure etxeko neska ile kizkur horrek ba pisua erosi du eta ez zaio ailegatzen. Orduan ba lagunek ni edo besteren bat gonbidatu beharrean ba harekin egiten dute gastua ezta, nola itsusia ez den eta problemak dituen pisuarekin... Neri zer inporta zait bi mila pezetagatik. Nik ez dakit, neronek diru, problema izanez gero ba igualtsu egingo nuke lana, neri diruarena zer inporta zait ba, dirua gainera botatzeko da, hartu eta bota.

        — Ba fijoa treintaicinco, cuarentaicinco, cincuenta. Hori soldata base. Kopekin ba sesentara ailegatzen da, eta gehiago ere bai. Orain gainera bajatu egin da, baina ni hasi nintzenean, orain hiru urte edo, ochenta ere bai.

        — Lehen beltza erretzen nuen eta orain rubioarekin okerrago nabil. Urte bete pasa dut kanpoan eta nola han beltzik ez den erretzen.

        — Nundik ibili zara.

        — Italian.

        — Por amoríos.

        — Lehenagotik banuen diru piska bat osatuta eta biaje bat egin nuen, bueno nik ahal dudana gordetzen dut, eta gero biajetarako. Ba Roma, Venezia, Amsterdam, Copenage, baina gehiena Italia gustatu zait. Latinoak badakizu, hobeto sentitzen zara.

        — Euskaldunak izango ginateke piska bat latinoak, eta beste piska bat nordiko aldera. Gu oso geureak gara. Eta orain kanpotik etorri den jendearekin aldatzen ari da gauza, lehen gutxiago sartzen ginen besteen gauzetan eta bakoitza berean bizi zen, trankil.

        — Bai etortzen dira euskaldunak. Asko ez, baina etortzen dira tarteka.

        — Euskaldunak atzera xamar geratzen dira askotan.

        — Bueno batzuk badira ba lau bost mila pezeta gastatzeko problemarik ez dutenak, kanpoan ibiliak eta beste lekutan zar dagoen dakitenak. Hoiek seguruan dihoaz. Beste batzuk dira ba baserritar, jatorrak, neretzako euskaldun gehienak dira jatorrak, jatorrak, ona eta lasai jator hoietakoak, baina asko daude kanpora atera ez direnak, motel xamarrak. Ez tontoak, ez dakit.

        — Ez, euskaraz batez. Ez dute burutik ere pasatzen ni euskalduna naizenik, sumatu ere ez. Nik ere ez dut euskaraz egiten; behin egin nuen eta ze pena euskaldun bat hola ikustea, esan zidaten, ze pena. Hola, hogeitamabost bat urteko tipo batek, neska galduta ikustea ze pena. Nik neronek batere penarik ez daukat. Ze pena eta ze pena, harek ez zuen besterik. Geroztik ez dut berriro ikusi. Beste behin etorri ziren beste bi, eta bere artean ba nitaz gaizki esaka, eta nik joan eta esan nien, aizue, eskerrik asko eh.

        — Zer gaizki esaka? Ba hori, badakizue, begira horren titi puntak eta horren zera eta bestea, eta harrapatuko banikek. Badakizue.

        — Hori ez da gaizki esaka jardutea.

        — Gaizki, nik gainera gaizki esan behar baldin badiot aurrera esango diot, eta atzetik ari ziren eta ez zuen pentsatzen ni euskalduna nintzenik ezta... Askok egiten dute horrela, euskaldunek eta frantsesek, biek.

        — Oso puritana zara.

        — Ni? Ez!

        Gaizki esaka, esan nahi dizut atzetik ari dena ez dela kapaza aurrera

esateko. Atzetik zorro zorro.

        — Batzuek joaten dira poliki poliki berek nani dutena esatera, beste batzuk aluago, bueno neri behin esan zidaten Euskal Herrira etorri nintzela bero jateko. Gainera nik uste dut euskalduna okerragoa dela ez, nik uste dut konfusio handia dagoela ezta, batzuk joaten dira eta berte batzuk ez dira joaten, eta konfusioa da.

        — Jenderik aluena larunbatetan eta igandetan izaten da, zerbezeroak. Ailegatzen ez den jende asko ere bai egun hoietan, zergatik ardo bat hamar duro pagatzea pues gaur egun... Zerbeza hogei duro. Larunbatetan eta igandetan okerrena, mozkorrak...

        — Gazteak, oso gutxi, zergatik gainera, cara de niño, que andas por aquí...

        — Ez da ni gaixto izatea, nik uste dut estraineko gauzak mutil gazteak ez dituela bide horretatik egin behar. Nik ondo ikusten dut por ejemplo gizonezkoak lana bukatuta ba etxea joan beharrean lagunekin kopa bat hartzea, parra pixka bat egitea... Mutil gaztea ez dut nik hor ikusi nahi, ez dut hori oso kaminu garbia ikusten. Bai, badira, beste tokiak gazteak igual hogeitamar urteko batekin joaten direnak, baina hori ez da bidea, gazteek beraien artean konpondu behar dute. Holako tokitan hastea da konfusioa, eta zaharrentzat konfusioa baldin bada gazteentzat zer da. Lehen ez zegoen posibilitaterik, orain badauzkate, lagunekin eta neska gazteekin. Hola hasten denak zerbait dauka ez dihoana ondo.

        — Beste klienteak ba astelenetik ostiralera bitartean azaltzen dira, enkargatuak, director general, bere problemekin daudenak, eta erreta nago eta honera sartzera noa aber pixka bat alaitzen naizen, kopa bat hartu eta, desahogatzera.

        Zaharrak gero asko daude, quiero y no puedo hoietakoak, beraiekin zorokeriak esan eta, haiek badakite zertara dihoazten eh, hitzegin eta berdetasun batzuk bota, parra egin. Bada bat askotan etortzen dena beti bere gauzekin, que se me levanta y no se me levanta, soy capaz de levantarme hasta no se qué, kopa edan eta etxera.

        — Polizia asko. Orain gutxiago, baina lehen asko, kopak hartzen baina de servicio. Neskak erostera etortzen ziren, zergatik neska batek jakin dezake asko, sikolojia piska batekin asko atera diezaioke klienteari. Segika ere ibili ditut, euskalduna eta... Datoak ematea baneukan eh. Baina behin ezetzkoa emanez gero ba ya pakean uzten zaituzte. Gainera kontrabando gauzak ere interesatzen zitzaizkien.

        — Jode zakurra, aze saltu eta zaunkak egiten dituen.

        — Txuri! Txikia da baina oso ona, etxea ondo zaintzen du.

        — Zuen edariak, batere fiatzekoak ez direla esaten da hor barrena, zer zerbitzen da gehien bat.

        — Gehienbat wisky, lau bat marka ditugu. Garrafoikoa ere ematen da bainan mila pezeta uzten duen klienteari garrafoikoa ematen badiozu ba azkenean ez dakit zer itxurako negozioa egingo duzun, gure etxean ez dago holakorik. Hori parregarria da.

        — Asko edaten ahal duzu.

        — Segun ze eguna duzun ba afalondoan lau bat wisky edaten ditut, batzutan zortzi ere bai, gorputza ohitu egiten da.

        — Egia ahal da zeuen kopetan coca cola edo ura, alkoholik gabeko edozer gauza jarri ohi duzuela.

        — Ez da behar izaten. Kopa bat hartzera inbitatzen bazaituzte, ba zuk kobratu egiten duzu eta ez duzu edaten gogorik ez baduzu. Te importa que no me la tome esaten diozu eta kito.

        — Beti da hobe egiarekin ibiltzea. Gizonezkoa ere nik ikusten badut egiarekin datorrela, ba nik egiarekin erantzungo diot, zeu zaren bezala joan behar duzu, natural. Alukeriarekin bazatoz, ba alukeriarekin hasiko gara eh.

        — Klaro, turrada ematen hasten bazara ba vete a tornar por saco ez, baina natural etorri behar duzu, kalean bezala, qué lastima, pues yo ya bailaría a gusto y tal ezta, segituan ikusten da beste kontakto bat ematen duena. Klaro, guk negozioa ere zaindu egin behar dugu eh. Gu komerzianteak gara.

        — Segun, bueno, zergatik nik askotan gazteak etorri eta gustora egoten naiz beraiekin hizketan, ez dut pentsatzen zenbat kopa aterako diedan zer inporta zait neri ba mila pezetagatik, eta igual ba zuekin bezala ba gustora klienteak zaretenik pentsatu gabe. Diru problema bat baldin badaukat ba esango dizuet barkatu, baina beste horrekin joan beharra daukat...

        — Esaten dizuet, hobe da egia beti. Neri ere, igual etortzen dira kliente batzuk eta ni joaten naiz haiengana eta oye, te importa dejarnos, estamos hablando de negocios esaten didate.

        — Ez zaizu inporta zu hola bidal zaitzaten?

        — Ez, egia esaten dutelako. Normala da, berekin laguntasuna baldin baduzu zergatik ez haiek egia esaten dute.

        — Beste batzutan igual guk, que cansada estoy, estoy muerta eta batek ba, hale cobraros dos botellas y os vais por ahí a dar una vuelta eta lagun bat eta ni bingoan jokatzera.

        — Kalera nortzuk ateratzen zaituztete.

        — Gehienetan persona berdinekin ateratzen gara, urteetako klienteak dira gehienak.

        — Kalean kliente bat ikusten duzunean zer egiten duzu agurtu edo...

        — Kalean ba segun. Berek kaso egiten badute ba nik ere bai. Askok beren emazteak presentatzen dizkidate, mira una amiga. Andrearekin ere bertara etortzen direnak ere badira. Kanpoan gainera bere deretxo guztiak dauzka, zergatik bakoitzaren vida privada...

        — Nolako klientetzat hartu gaituzu gu biok. Zerbezeroak, edo.

        — Zuek ba, zuek etorri zaretenean lehendabizi pentsatu dut zer nahi ote dute biok. Zergatik behin etorri zitzaidan bat erretrato bat egingo zidala pinturan, eta ni ba oso kontentu, ya tengo ganas qué cara más bonita, eta ni oso pozik, ilusioa egiten zidan erretrato bat edukitzeak, pero tienes que posar desnuda, nik zer esango nion hari? Vete a tornar por saco oye. Horregatik ba, alerta jarriz ez baina zer behar dute? Atzo ere galdetu nizun zer zen eta zertarako eta hori.

        — Ez, azken urte hauetan ez naiz etxean azaldu, zera, lehenago Parisera joan nintzenean komeriak ere izan nituen... Gainera badakizu, herrietan emakumeek ba ikara ere bai zer esango duten.

        — Bai, nik sinisten dut, ez Elizan eta mandamentuetan eta hola, nik sinisten dut hemengoa bukatuta beste zerbait dagoela. Hori segurua

da.

        — Ez, infernua hemen badugu nahikoa. Gizonak izan beharrean ba, diferenteak. Zerbait badagoela bai. Hau baino handiago zerbait badago, bat, hamar edo mila nik ez dakit, baina zerbait dagoela bai.

        — Zuengana etortzen den jendeak pekatu kezkarik eta izaten ahal du.

        — Bueno, jendea bada kanpoan ibili dena eta libratu egin dena, eta bestea ez dena libratu. Hola, pekatua egro dutenikan ez dute kontatzen, esate baterako beste neska batekin egon direla eta andrea enteratzen baldin bada eta kezka hoiek.

        — Botoa ez nion inori eman, ez nengoen hemen. Bertan egon banintz ez dakit zer egingo nukeen. Ez dut asko entenditzen politikan. Gauza asko esan eta gero berek nahi dutena egin.

        — Ez dakit, nik bastante gaizki ikusten dut Euskal Herria.

        — Eta klienteek, zer idelogia dute, zer tendentziatakoak dira.

        — Denetik, orain libre da hitzegitea, baina lehen ere komentatzen genuen, eta norbaitek entzutea nani ez genuenean keinu bat egin eta kito.

        — Senarrik bazenu, zer nahiago zenuke, lagunetara soziedadera joatea ala zuen etxe hauetako batetara.

        — Igualtsu zait. Soziedadera dihoala, ba ni nagoen bezalako taberna batera etortzea ba berdin da. Zer egingo du? Hitzegin bere lagunekin, emakumeekin ba par piska bat egin, ilea hartu...

        — Zuek ez ahal duzue klientea bastante txatxu tratatzen, hola cariño eta formula ñoño hoiekin.

        — Ez, nik askotan erabiltzen dudan hitza da ba «Kutxu». Ni kalamidade hutsa naiz izenetarako eta ahaztu egiten zaizkit, eta orduan ba qué hay Kutxu esaten diet, eta qué es eso ba ezer ez. Hori da nere salbazioa, nik cariño eta ez dut sekulan esaten, nik Kutxu esaten dut, baina da izenekin gogoratzen ez naizelako. Bestela qué hay cariño esaten badiet ba ilea hartzeagatik da, eta esaten didate, qué, ya tienes una copa de más eta horrela.

        — Nik uste dut giroa majoa, jatorra dela, lagun batekin afaritara joan, dantza egin. Hartu eta huts hutsik ohera joatea ere ez dakit ba, ez gara animaliak. Beti pipan erretzen ahal duzu zuk.

 

KOLDO IZAGIRRE

RAMON SAIZARBITORIA

 

Zeruko Argia
771. zenbakia
1978-01-29

  Zenbaki hartako
beste artikuluak