|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Rikardo Arregiren oroimenezko azala: argazkia eta data soil bat, 1969-VII-27. Barruko orrialdeetan ez dago horren inguruko aipamen bakar bat ere.
- Joxe Alkizaren artikulua Gurelesako langileen grebaz eta horrek baserritarrengan sortutako errezeloez.
- Sail berria, «Tabernateka», Errikotxiak sinatua. Prentsatik hartutako zatikiek eta bestelako osagarriek puzle satirikoa osatzea zuten helburu:
- «Cuba 20 urte geroago». Pablo eta Juan Sastre anaiak irlatik etorri berriak zirela, elkarrizketa luzea Kubako egoerari buruz.
- Mattin bertsolariari buruzko artikulua idazti zuen Joxe Mari Aranaldek.
- Pello Errotaren jaiotetxea bota behar zutela eta, salaketa artikulua argitaratu zuten, eta Olariagaren «Mozorrozko»k ere gai berari heldu zion:
- Gorkiren «Ama» eta haren moldaketaz Pudovkinek egindako filma gaitzat hartu zituen Joseba Sarrionandiak.
- Mattinen bertsoak, «Semea Paristik etxera»:
Hi joan eta laster / Añorga herrian
bi bertso kantatzeko / semiaren gainian...
Bihotzaren sumina / gorde ezinian,
kantatu behar eta / nigar egin nian.
|
Zeruko
Argia
784. zenbakia
1978-05-14
Baietz
astea gaizki bukatu
|