Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Maiatzaren Lehena. Hala zioen editorialak: «Euskal langileria aurrera doa bere borrokan. Biltzeko eta elkartzeko eskubideak lortu ditu borrokaren bidez. Huelgarena ere aitortu egin behar izan zaio. Baina hala ere bizitzan ez ditu aukera berdinak. Besteak beste, kultur eta aginterako bideak oso zailak eta aldapatsuak gertatzen zaizkio, mila eragozpen eta langaz itxiak». Gai beraren inguruako erreportaiak, Elixabete Garmendiak egina, «Zatiketa nagusi» zuen izenburua.

  • Herri Batasuna sortu zen udal hauteskundeei begira. LAIA-bai, ESB, ANV eta HASIk parte hartu zuen Altsasuko Mahaitik abiatutako prozesu horretan.

  • «Inmigranteek omen dute errua», Iñigo Lamarcaren artikulua: «Espaniako Gorteetarako joan den ekainean egindako hauteskunde ondoren, askori diogu entzuna eta irakurria, inmigranteek dutela gure herri saindu honek jasaten dituen gaitz eta kantzer guztien errua eta kulpa. Alegia, inmigranteek eman dizkietela alderdi estatalistei indarra eta botuak eta, beraiek eginiko aukera politikoa gerarazten eta euskal kultura zapuzten». Ondoren, herrialde herrialdeko azterketa soziologiko-estatistikoa egiten du.

  • Sei orrialdeko mahai ingurua Nafarroako ikastolei buruz: Patxi Zabaleta, Juan Luis Larraza, Xabier Lopez, Kontxi Zabaleta eta Mikel Etxebeste.

  • Bilboko superportuaren proiektuari buruzko artikulua.

  • Arturo Delgado argazkilaria «Ikusi Nakusi» sailean:



  • Joseba Sarrionandia «More» filmaz. Bigarrenez (lehena «Emanuelle» filmari buruzkoan izan zen, hilabete terdi lehenago), emakume bat bularrak biluzik ageri zen irudian.

 

 

Zeruko Argia
783. zenbakia
1978-05-07

  Baietz astea gaizki bukatu