|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Bukatu berria zen urteari errepasoa egin zitzaion zortzi orrialdeko txostenean. Azala eta editoriala ere gai horri eskaini zioten: "Euskal Herriak, aspaldiko urteetako partez, ia ia preso politikorik gabe ospatu ahal ditu aurtengo eguberriak. Ia, ia, diogu, izan ere, Lemonizen arrapatu zutena, bizirik ateratzen baldin bada, preso izango baita. [...] Bestalde, ez dira hemen bukatzen Euskal Herriko arazoak. 1977. urteak askatasun pixka bat gehixeago ekarri arren, oinharrizko arazoak nazional askatasuna, bakar batzuren zerbitzurako ekonomia, e.a. hor diraute, funtsean lehen bezala".
- "A nosa terra" galegozko astekaria abian jarri dela albistea. Lehen aldiz 1907.an argitaratua, aldi berri bati ekiten dio, asteroko maiztasunez eta galego hutsez.
- "Bardeak, yankien jolasleku", Bardeetako tiro poligonoari buruzko erreportaia. Antton Olariagaren ilustrazioa:
- Charles Chaplin gabon egunean hil dela eta, Joseba Sarrionandiaren artikulua: "Erratzaile baten nekrologia". "Charlot, eternala zara. Zure oinazea eta erratzaile guztien oinazeak eternalak direlako. Klasegabea, aberrigabea, baina erroak zenituen. Historia agortua zenuen (liburu baten ale guztiak almazenean bukatzen direnean, esaten den bezala). Futurorik ere ez zenuen; eta azken eszenetan, eskumakila higitzen, alde egiten duzuenean, (bizkarrera begiratzen zaitugularik) urrats trakets, urduri eta astiroez zoazenean, zure drama gurea ere badela pentsatzen / sospetxatzen dugu; eta zure bidelagunak izateko gogoa ernetzen zaigu bernetik".
- Chaplinen heriotza Groucho Marx-ekin lotzen zuen Mikel Plazaolak bere komikian:
|
Zeruko
Argia
767-768. zenbakia
1978-01-01
Baietz
astea gaizki bukatu
|