Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

 

  • "Ondarrabiko arrantzaleak eta Donibane Lohitzungoak haserre bizian jartzeko eginahal guztiak egiten ari dira Frantzia eta Espainiako estatuak", zioen editorialak. "Espainol estatuko agintariak Europako Ekonomiko Elkartean —E.E.E.— sartzearren borrokan ari dira". Barruan erreportaia dator, Gipuzkoako itsasuntziek Frantziako uretan arrantzan ezin egiteagatik, erabakitako greba dela eta.

  • "Irakurleak mintzo" sailean, I. Uribek: "Makinie dela eta" gutun laburra: "Zeruko Argiako 'medio metro' eta 'cuanto más alto más bobo' famatuoi: Zuen potrotaraino egoteaz, potroetaraino dagoen honek, galdera bat nahi dizue egin: Oteizak ala zeuek ederrok inbentatu duzute txorradak esateko makina? Atera nazazue arren nere zalantza zigortzaile honengatik".

  • Antton Olariagaren azken "Hormasprayko" komikia:



  • Hauteskunde sindikalak gertu daudela eta, galdetegi bat egin zaie Hego Euskal Herrian ari diren sindikatuei. Lehen aste honetan, hauei tokatu zaie: CNT, ELA eta UGT.

  • Elkarrizketa Ibon Sarasolarekin: "Egoerak eraginda literato". Literaturaren egoeraz hau dio: "Neretzat, momentu honetan literaturan ari diren bakarrak, eguneroko bizitzean eta jarraitasun batekin, Ramon Saizarbitoria, Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre dira, 'Ustel'etan hain zuzen. Gauza bat gertatu da: literatura egiten zuen jendea beste kanpo batzutan ari da, dirudienez gauza inportanteetan, baina literaturan ez da ia inor gelditu".

  • Zeruko Argiak "Hormasprayko" pertsonaiaren komikiak kaleratu zituen liburu batean. Antton Olariagaren pertsonaiak hau dio bere buruari buruz: "Azken finean, ni poeta naiz. Baina ez ilargiari begira intxaurrak berotzen egoten direnetakoa. Nik ez dakit zer den ere inspirazioa. Ni poesia harmatuaren aldekoa naiz. Hasieran rotuladore bat zen nire azpiegitura guztia. Eta Donostiako eta Iruinako tabernetako komun guztiak dinamitatu nituen neure poesiaz. Gero ekintza handiagotara pasa nintzen: azpiegitura handitu (bi spray, gorria eta beltza) eta ekintzalekua ere zabaldu egin nuen. Tranka bat erosi nuen serenoek identifika ez nazaten. Eta hor nabil, ekintza jo eta kloaka zulora. Baina egunen batetan hasiko dira hemen ere miatzen, eta beste gordeleku hobeago bat ari naiz prestatzen. Askotan abisatu naute elkar hizketa bat egin nahi didatela, eta ez Zeruko Argiakoek bakarrik, baina poesia harmatuak ez du bedetismorik onartzen. Nire iritzia zein den jakin nahi duenarentzat hortxe daude hormak, hor irakur ditzake nire deklarazioak. Dena dela, bi hitz nire estrategiaz: batek baino gehiagok esan du gebarismoan ari naizela, elitista naizela. Ba ez jaunak. Oker zaudete oso, edo bestela itsututa zarete. Hemen politika asanbladazale, herrikoi eta iraultzailerik baldin bada, borroka hormaspraykoa da. Eta borrokalari hormaspraykoa langile izkutu anonimo eta saiatua da. Neuri bizkarreratu dizkidate ekintza guztiak (primoren bat aurkitu behar), baina ezin dute, edo ez dute aitortu nahi milaka eta milaka garela hormasprayko borrokalariak. Eta jakin bezate, amenazoka eta mehatxuka ez gaituztela isileraziko. Azken ohar bat nire poemak tatxatzen eta aldrebesten dabilen elefante taldeari: horrela segitzen baduzue, laister azalduko zarete hormaren batetan izen eta guzti".

  • Rufino Iraolaren bertsoak: "Sindikatu baten alde".

 

 

Zeruko Argia
766. zenbakia
1977-12-25

  Baietz astea gaizki bukatu