|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Fran Aldanondo "Ondarru" libre utzi dutela-eta, azala eta editoriala: "Ondarru irten da. Alleluia, alleluia. Azken euskal presoa kalean da. Borroka luze batek lortu du hori. Euskal Herriak bozkarioz ospatu du bere aspaldiko ametsa. Baina arantzik gabeko arrosarik ez da. Poz mingotsa irensten du Euskal Herriak, poz ozpindua". Azalean Ondarrurekin egindako elkarrizketa ere iragartzen da, baina barruan ez da halakorik ageri, eta honela azaltzen dute: "Elkarrizketa bat prestatua genuen Franekin. Baina, azkeneko momentuan, ezin. Nekatuta dago. Ez du ulertzen zergatik hainbeste ongietorri egiten diotem. 'Kalera irtetezeak lotsa ematen dit' adierazten digu. Barruan utzi dituen presoen kezka iluna. 'Sozialei buruzko galderarik ba al dago?'. Oso ondo ezagutu du 'Ondarruk' espetxeko giroa".
- Joxe Alkizaren artikulua, "Ekar eta jan, gero gerokoak", nekazaritzako produktuetan dagoen inportazio gero eta handiagoak sortzen dituen arazoei buruz.
- Larrarte:
- Errotxapean ikastola sortzearen aldeko kanpaina.
- Ibon Sarasolaren "Hitz bitan" sailean, "Teleskopio" eta "teleskopa"ren arteko auzia planteatzen du.
- Juan Luis Goenagaren "Los encapuchados" erakusketa.
- Joseba Sarrionandiaren kritika Xabier Gereñoren "Gudari bat" nobelari buruz.
- "Ipurbeltz" aldizkariak lehen zenbakia kaleratu du.
- Itxaro Borda: "Xabier Lete-ri bertsotan".
|
Zeruko
Argia
765. zenbakia
1977-12-18
Baietz
astea gaizki bukatu
|