Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

 

  • "Jestorak dantzan", azaleko gaiaz luzeago dihardu barruko artikuluak: "'Amnistia Orolcorra', 'Presoak Kalera', 'Amnistia ez da negoziatzen, herria ari da lortzen', etab. oihuak mila bider entzun ditugu azken urte hauetan, Euskadiko kaleetan zehar. Euskadiko Amnistiaren aldeko Batzordeak izan ziren maila handi batetan sua piztu zutenak eta presoak kaleratu arte biziki eutsi dutenak. Preso politikoak kalean daude, (Ondarru ez beste) maila handi batetan atzerriratuak itzul daitezke orduan zer egin? Hau da gaur Batzorde hauk egiten duten galdera".

  • "Irakurleak mintzo" sailean, Larrañaga'tar Juste-k: "Beste aldetik, Odriozola eta Saizarbitoriaren lumatik urtetzen daben esne txarrak, ez dizue arpidedun asko geituko, nere ustez".

  • Elkarrizketa "los Cabras" taldeko kide batekin: "Ez naiz politikoa. Nere Jaungoikoa, nere Aberria, nere ideologia Euskadi da. Ez naiz PNVkoa, baina ez eta aurkakoa ere. Ez ETAkoa eta ez anti-ETA. Ez komunista eta ez antikomunista. Ez iraultzailea eta ez burgesa. Militar irakastuna naiz, armadako tekniko bat."

  • Amasako oilasko jokoari buruzko argazki erreportaia: "Lepoa moztu".

  • "Ikusi makusi" sailean, Jose Luis Zumetaren marrazkia:



  • Joseba Sarrionandiaren artikulua, Eisenstein eta Jancso zinemagileei buruz.

  • Kontrazalean, Caja Laboral-aren publizitatean, Eduardo Txillidaren argazkia eta bere eskuizkribua: "Erroak zuek, adarrak gu".

 

 

Zeruko Argia
761. zenbakia
1977-11-20

  Baietz astea gaizki bukatu