|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Sinatutako Moncloako Ituna dela eta, "Hilzorian, ekonomia bakarrik ez" gai nagusia. Andres Nagelen irudia azalean, eta editorialean honela: "Ekonomiaren larrialdian alderdi guztietako jendea biltzeko argia eta kemena izan ditu Suarezek. Itomen honetatik ateratzeko itun bat izenpetu dute denek. (...) Alderdi honetatik Euskal Herriak bizi duen egoera larriaz ez da Suarez gehiegi estutzen, dirudienez. Politikan, kulturan eta ekonomian behar dugun aginpiderik emateko ez du Moncloara, estu eta larri, deitzen. Patxadan dabil".
- Elkarrizketa Manuel Maria poeta galiziarrarekin.
- Lluis Llach eta Mikel Laboak emandako kontzertuaz, Xabier Leteren artikulua: "Batzutan esan izan da hobe lukeela Laboak espektakularragoa izan, 'teatreroagoa'; ezekoan nago. Laboa espresionista bat da, bere zailtasun eta arrisku guztiekin, eta iñori eta ezeri amore ematen ez diolako da, hain zuzen, estimagarri eta estimatua. Hala ere, ohar bat egin nahi nioke. Mikel, bihotzeko Mikeltxo: zergatik atera kantatzera barrabilak zintzurrean ditukela? Ez dik merezi, motel".
- "Pasolini, azaroan hil zuten", Joseba Sarrionandiaren artikulua zinemagilea hil zutela urte bi pasa eta gero.
- Liburu aipamen laburretan, Bitoriano Gandiagaren "Uda batez Madrilen", Koldo Izagirreren "Oinaze zaharrera", Xabier Gereñoren "Gudari bat", eta Luis Haranburu Altunaren "Gernika".
- "Ikusi makusi" sailean, Ramon Agirreren komikia:
|
Zeruko
Argia
760. zenbakia
1977-11-13
Baietz
astea gaizki bukatu
|