Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

 

  • Langabezia gai nagusitzat hartu zuen aldizkariak: "Euskadin 80.000 langabezitu: zelako etorkizuna!". Editorialaren pasartea: "Gizonak egiten du lan eta lanak egiten du gizona gizon. Ezagueradun aberearen artea da lana. Euskal Herrian 80.000 gizonezko eta emakumezkori ukatzen zaio pertsona izateko bidea. 'Langabeen seguruan' sartzea 'hilen-liburuan' izen-deiturak idatzirik uztea da. 'Langabeen seguruak' abere gisa bizitzeko behar dituen jan-edariak eta aterpea eskaintzen dizkio langileari, eta ez nahikoan".

  • Harpidedun baten gutuna: "Orain egun gutxi, jakin izan dugu, oso egoera tristean aurkitzen dela [Zeruko Argia], diru faltaz noski, eta hori dela eta, pentsamendu beltz-beltzak bururatu zaizkit: nola ote ba, bere hizkuntza hainbeste maite duen herriak, hor eta honela bere aldizkari bakar eta zaharrenetako bat edukitzea? Nola konpreni ba, FRANKIST denbora luzean ito ez duen eztarria, ORAIN behin betirako isiltzeko arriskuan aurkitzea? Nola konpreni ba erdal-arrotz (ala ez?) aldizkari berriak Z.A. baino gehiago saltzea? Hainbat gauza bada ulergarri ez dena...".

  • "Moncloa-ko tratoa eta nekazariak", Joxe Alkizaren artikulua.

  • Azken hamar urteetako "Biziaren garestitzea"z Kirats-ek.

  • Elkarrizketa ETArekin, Unzetaren hilketaz, zerga iraultzaileaz, estatutaz, eta abar.

  • Joseba Sarrionandiak elkarrizketa egin zion Alfonso Sastreri: "Militantzia antifrankista".

  • XII Euskal Liburu eta Diska Azokaren kronika, J.S.k sinatua. "Beraz, hiru egiaztapen egin daitezke: euskal liburua ez da negozio bat; liburugintza krisisean dago; krisisa demandar¡ dagokio. Lexiko ekonomizista samar honek ez digu arrazoi infraegituralen bila ibiltzera behartzen. Hain zuzen, euskal liburugintzaren krisisa ez da kokatzen 'nazioarteko liburugintzaren krisis orokorraren barnean' bazterreko delako, eta krisis ekonomikoak eragin sekundario bat besterik ez du. Zeren eta arazoaren funtsa kulturala baita. Euskal Herrian liburugintzaren topearen muga irakurlegoa da, epe laburrera gainditu ezin den tope bat. Euskal liburugintza irakurlego posiblearen arauera bilakatuko dela esan daiteke".

  • Joxe Mari Aranalderen artikulua Xalbadorren heriotzaren urtebetetzean. "Dela urtebete zen. Ilunabar batez. Gure besoetan eraman genuen bere sortetxera hilotz. Euskal Herriaren maitasunak leher erazi zuen, berrogeitahamasei urte hartan berebiziko sentimenduz bizi zen bihotz hura".

  • "Ikusi makusi" sailean, Eduardo Txillidaren irudia:

 

 

Zeruko Argia
759. zenbakia
1977-11-06

  Baietz astea gaizki bukatu