|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Hilaren 14ean amnistia dekretu berri bat (hirugarrena)
onartu zuten Espainiako Kongresuak eta Senatuak. Editorialak: "'Gaurregungo
berri pozgarria amnistia da' zioen abots ozenez telebistako berriemaileak
Madrilgo Gorteen erabakia aipatzerakoan. Baina Euskal Herriak ez du
pozez jauzirik egin. Gartzelatik preso bat irtetzen denean edo atzerritik
norbait etxeratzen pozik da Euskal Herria. Euskaldun guztiak etxeratzeko
eta herriarentzako bidea egiten denean are eta poztuago, noski. Euskal
Herriak Madrilgo Gorteei onar erazi dien amnistia zekenez ere pozik
da euskalduna. Bere borrokaren fruitu dela ohartzen baita. Baina gartzela-bideak
suntsitzen ez diren bitartean poz-erdi besterik ez da barrukoei ateak
zabaltzea. Amnistia erabakitzen ari ziren garaian jendearentzat erneagarri,
amorragarri eta arriskutsu ziren kontrolez josia zegoen Euskal Herria.
Hildakorik eta zauriturik ere izan da alfer-alferrik eta biziaren eta
bakearen kaltetan. Demokraziara iritsi aurretik demokrazia hori zaindu
beharko lukeen lege gogor eta berezi bat aipatzen hasi zaigu Gobernua,
gainera, diktadura basearen euskarri diren erakunde eta indarrak desegin
ordez".
- "Euskara beheraka Z.A.n" gutuna X.E.k sinatua: "Zonbait
artikulu konpreni ezin ditzeken zatiez beterik daude... Eta bataz beste
umore (?) edo estilo gazte (??) izan nahi duten idazlanak agertzen dira
gero eta gehiago. Umorea umorezko estiloz egitea beharrezkoa bada ere,
ez da hala gertatzen zinemaz edo beste edozein gaiez idazterakoan".
- Beste gutuna Maitea-k sinatua: "Atsegina egiten zait
zuen aldizkaria, baina hutsune haundi bat duela esan beharrean nago.
Emakumearen arazoari buruzko gaiak tantaka ematen dituzue, eta beti
kolaborazio gisan. Redakzioko zerrendan emakume izen pilo bat agertzen
da, baina ez dakit zer nolako ideolojiko eta konszienzia duten beraien
sexuari buruzko arazotaz, sekulan ez bait da agertu inungo lanik hori
konprobatu dezagun. Benetan hasarre nago. Besterik gabe".
- Antton Olariaga:
- "Urriako Iraultza", J.L. Aialak sinatua: "Berriki ospatu
dugu Xileko heriotz gertakerien laugarren urtemuga. Hilabete hontan
Errusiako Iraultzaren berrogeita hamargarren urtemuga bete da. Ez dugu
kuraia, ez asmorik, deus ondoriotzeko, deus frogatzeko. Ez dugu inor
gureganatu nahi... Zenbait eite aipatzen, saiatuko gara soilki". Tartean,
Maiakovskiren bi poema zatiren itzulpena dago.
- Pilar Iparragirren erreportaia: "Ondarrabi: bizimoldea
ankaz gora". 700 arrantzale baino gehiago lanik gabe eta 140 itsasontzi
saldu beharra.
- Elkarrizketa Iñaki Sarasketarekin: "Etxebarrieta
nik orain arte ezagutu dudan iraultzailerik zintzoena zen".
- Kilometroak 77 ospakizunaren berri eman zuen Murumendik.
- EGAM gazte erakundearen lehen biltzarra.
- "Nuklear zentralen aurka", urte t'erdi lehenago sortutako
Kostalde Nuklearraren Aurkako Batzordeen lanaren berri emanez.
- "Azken ordua: agur Baader-Meinhof". Andreas Baader,
Gudrun Ensslin eta Jan Carl Raspe "suizidatu" egin ziren, bertsio ofizialaren
arabera.
- "Galaxietako gerla inperialista", Lucasen filmari buruzko
Joseba Sarrionandiaren artikulua. "Eta , batez ere krisis garaietan,
zientzia-fikzioa langile masa langabe eta goseak mitoz elikatzeko erabili
izan da. Barrutik hutsik legokeen Valenciako laranja handi gorri horietako
bat balitz bezala. Eta hutsa ordezteko, wersten-aren ordez eta bigarren
gerla mundialaren ordez, heroeak aurkitu behar izaten dituzte yankiek.
Pelikula hau ere kolorez eta gindaz erabat hornituriko mantekazko pastel
erraldoi bat da, eta ez besterik".
|
Zeruko
Argia
757. zenbakia
1977-10-23
Baietz
astea gaizki bukatu
|