|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Punto y Hora aldizkariaren kontrako lehergailua.
Editorialak: "'Urak haundi dira, sakon dira murgildu nahi duenarentzat'.
Batzuk Pinocheti deika ari dira. Zer amnistia, zer demokrazia eta zer
arraio!. Hemen egurra eta kito. Franco berpiztu bat behar dugu ordena
jartzeko. Eta berpizten ez denez gero, oraingoz bederen, demokrazia
eta askatasunaren aldeko astekariak eta astekari horien egileak lehertu
nahi dituzte".
- Antton Olariaga:
- Che Guevara hil zutela hamar urte. Baleren Bakaikoaren
artikulua.
- Joseba Sarrionandiaren erreportaia langabeziari buruz:
Ekonomia politiko burgesaren frakasoa; Marx eta langabeziaren arazoa;
Langabezia kapitalismo monopolistan; eta amaieran, oharra: "idazlan
honen bigarren partea gure hurbilagoko egoerari lotzen zaio".
- Joxe Mari Aleman:
- Joxe Alkiza nekazaritzaz: "Eta Europan sartuko bagina
zer?".
- Amnistiaren Aste berri bat. Hau ere debekatua. Arzalluz
eta Mujika Herzog kontra. Bandres eta Castells alde.
- "Mundakako itsasadarra arrisku larrian", hondartza artifizial
batzuk egiteko poriektuaz.
- "Asko uste eta ezer ere ez", Rufino Iraolaren bertsoak:
"Demagogia hitsez
gabiltz politikan
ez zaigu inoiz falta
kontu politikan.
Herria behar dela
denen gainetikan
azken monigotea
da gero praktikan".
- Kontrazalean, Caja Laboral-aren publizitatean, Koldo
Mitxelenaren argazkia eta bere eskuizkribua: "Hona galdera: ez zer nahi
nukeen nik, guk zer behar dugun baizik".
|
Zeruko
Argia
756. zenbakia
1977-10-16
Baietz
astea gaizki bukatu
|